top of page
_MG_0909.jpg
BREVE_35.JPG

"Belardi loratuak, goazen berriro!"

Ariégeoises Pyrénées Eskualde Parke Naturalak nekazaritza ekologikoko praktiken lehiaketaren hamargarren edizioa antolatu du aurten. 
2011tik, Ariégeoises Pyrénées Eskualde Parke Naturalak bere lurraldean Belardi Loratuen Lehiaketa  “Concours des prairies fleuries” (gaur egun “praktika agroekologikoen lehiaketa” deitua) antolatzen du. GREEN programa aukera aparta izan da ekitaldi honen irismena indartzeko. 
Alde batetik, Ariège Pirinioetako hautagaiak irabazle nazionalak izan ziren 2017, 2018 eta 2019an, eta bikaintasun agroekologikoaren sariak lortu zituzten Parisko Nekazaritzaren Aretoan. 
Bestetik, belardi loratuen lehiaketaren espiritua Pirinioetako mendikate osoan zabaldu da, mugaz gaindiko lehiaketa baten antolaketari esker: horrela izanik, lehiaketa aukera bikaina izan da Pirinioetako natur-guneen kudeatzaileentzat eta mugaren bi aldeetako (Frantzia, Espainia, Andorra) agronomia, botanika, ekologia eta entomologia arloko adituentzat, gure Pirinioetako finken jardunbide agroekologikoen inguruan hitz egiteko. 

Aurten, Ariégeoises Pyrénées Eskualde Parke Naturalak praktika agroekologikoen, belardien eta bidaia pastoralaren Lehiaketaren hamargarren edizioa antolatu du, GREEN programaren bultzadaz baliatuz!
www.parc-pyrenees-ariegeoises.fr/la-10eme-edition-du-concours-des-pratiques-agroecologiques/

Cr+¬te pic de l'Homme.JPG

GREEN programaren ondoren, mendiko lakuetan ekintzak egiten jarraitzen dute

Izan ere, programan hasitako dinamikak eta bazkideen motibazioa direla eta, Pirinioetako lakuei buruzko ikerketekin jarraitzen dute. 
2020. urtea puntu garrantzitsu batzuen bidez laburbildu daiteke:
Inbentarioen jarraipena. Osasun-testuingurua gorabehera, hamar bat laku inbentariatu dira Pirinio garaietan eta Ariègen. Asmoa da inbentarioan jasotako lakuen laginketa handitzea, uretako faunaren eta ur-floraren ezagutza hobetzea eta natura-guneen kudeatzaileei informazioa zabaltzea. 
Trukeak "Lacs sentinelles des Alpes" Interes Zientifikoko Elkartearekin. Mendiguneen arteko inbentarioetarako eta jarraipenerako protokolo komunak diseinatzeko trukeak egiten ari dira. Halaber, elkartrukeak hasi dira Pirinioetako gobernantza hobetzeko eta argitzeko mendiko aintzira-ekosistemen ezagutzaren eta kontserbazioaren arloan. 
CBNPMPk, Pirinioetako eta Alpeetako bazkide guztiekin lankidetzan, mendiko aintzira-ekosistemen kontserbazio-arazoei buruzko laburpen bibliografikoa egin du. 200 erreferentzia baino gehiago zerrendatu eta aztertu ziren. Lan hori elkargoko argitalpen akademiko baten bidez sustatzea aurreikusi da 2021eko lehen seihilekoan. 
Ariègen 2 eguneko topaketa/prestakuntza antolatu zen Frantziako Itsaspeko Ikasketa eta Kirol Federazioko apnea irakasleekin. 
Urpekariek, botanika arloan egindako aurrerapenei eta beren gaitasunei esker, ia 15 metroko sakoneran Characeae aurkitu ahal izan zuten. Eurek gabe ezingo genituzkeen topatu. Gainera, 2020an, CBNPMPko bi urpekariek 0 aipameneko B motako urpekari profesional kalifikazioa lortu zuten. 
Azkenik, CBNPMPk, PNPk, CEN Occitaniek eta Marc Venturak (CESIC) Green programaren esparruan bildutako datu guztiak balioztatu dituzte. Horri dagokionez, Orleanseko Unibertsitateak antolatutako “Lakuak era urmaelak: paisaiaren ulermena, kudeaketa eta balorizazioa” konferentzian hitzaldi bat aurkezteko hautatu gintuzten. Dagoeneko idatzi da 25 orrialdeko argitalpen kolegiatu bat, 2021eko lehen seihilekoan Dynamiques environnementales aldizkarian atera beharko litzatekeena.
Hona hemen informazio gehiago: https://www.univ-orleans.fr/fr/cedete/la-recherche/colloques/etangs-et-lacs-2021

News
mollas.jpg
mollas.jpg

Parc Natural de l´Alt Pirineu eremuaren barruan zohikaztegien jarraipen-lanak egitea

2020an Grup de Recerca de Geobotànica i Cartografia de la Vegetació (GEOVEG) izeneko taldeak eta Institut de Recerca de la Biodiversitat (IRBio), Universitat de Barcelona erakundeak instalazio eta jardueren jarraipen-lana egin dute GREEN proiektuaren barruan. Artzaintza presioa edota maiztasuna murrizteko instalatutako itxituren erresistentzia egiaztatu zen, eta horren inguruko landaredia inbentarioak egin ziren, aurreko urteetan Bordes de Bedet, Pallerols, Pla de Boët eta Estany de Mollàs herrietan egin zen moduan. INFO

Gorbeia_Oderiagatik (1).jpg

GREEN proiektuak aktibo jarraitzen du Euskadiko Eremu Irekien kudeaketan.

 2019ko abenduan bukatu zen arren, GREEN proiektuak eremu irekietan abiatutako jardueretako batzuek indarrean jarraitu dute 2020an Euskadin. Zehazki, karduaren (Cirsium eriophorum) kontrolerako tekniken monitorizazioarekin jarraitu zen, Gorbeiako Parke Naturalean, eta kontrol-proba bat egin zen iratzeak apurtzeko tresnarekin (proiektuan PNR Pyrénées Ariègoises-ek egokitutakoa) uztailean, babestutako natur eremu horretan, iratzeek inbaditutako 70 hektareatan. Neiker Tecnalia erakundeak jarduera biak ebaluatu zituen, eta LIFE OREKA MENDIAN proiektuak finantzatu zituen zati batean. 

CHARDONS.jpg
Chemin de la forêt
roe-deer-880581_1920.jpg

Ungulatuek Gorbeiako Parke Naturaleko basoen birsorkuntzan izan dezaketen eraginaren jarraipena zabaldu da.

POCTEFA GREEN (2016-2019) proiektua indarrean egon zen urteetan, proiektu horretan parte hartzen zuten bazkideen artean jarraipen-protokolo bat adostu zen. Horren helburua zera izan zen: etxeko abereek eta basoko ungulatuek Pirinioetako basoen birsorkuntzan duten eragina neurtu eta baloratzea. 2019an Bizkaiko Foru Aldundiak 6 partzela finko jarri eta neurtu zituen (3 salbuespenekoak eta beste 3 kontrolekoak) Arimekorta mendian (Zeanuri), Gorbeiako Parke Naturalaren Bizkaiko aldean. 2020an zegozkion neurketak egin ziren aurreko partzeletan, eta, gainera, lagin kopurua bikoiztu zen, Arabako Foru Aldundiak ere azterketarekin bat egin zuelako eta beste 6 partzela jarri zituelako babestutako eremu berean, baina Arabako aldean. Partzela horiek Baranbio, Sarria eta Etxaguenen jarri ziren, zehazki.

6910245782_41c08b29d0_o.jpg

Coma de Juverri inguruan sastrakak kentzeko lanaren bidez larre zaharrak berreskuratu eta belarrez estali aurreko ebaluazioa (Parque Natural del Alt Pirineu)

Coma de Juverri eremua Ribalerako mendi publiko komunalean dago. Kalitate oneko larreen eremu tradizionala da (Nardus stricta), eta azken hamarkadetan ipuru sastrakek (Juniperus communis) eta pinu beltzek (Pinus uncinata) kolonizatu dute, modu naturalean. Larreak berreskuratzeko lanen justifikazioak honakoak dira: gaur egun oraindik ere eremu horretan dagoen abeltzaintza-jarduera, abeltzainek larre horiek erabiltzeko borondatea eta oraindik ere mantentzen diren belar-larreen kalitate ona.  Helburua zera da: berreskuratzen diren eremuak egun larre moduan mantentzen direnen kalitate-maila lortzea. Hori dela eta, ipuru-orpoak erauzteko lanak burutzen ari da, basoko traktore batekin eta urrunetik gidatutako makina birringailu batekin (malda handieneko lekuetan), Coma de Juverriko 4,90 hektareako azalera batean. Orpo batzuk utzi dira, biodibertsitatea mantentze aldera. Kataluniako Basoko Teknologia eta Zientzia Zentroaren bidez jarraipen zientifikoa egin ahal izateko, 60 ipuru-orporen geoerreferentzia hartu da, lanaren aurretik. Jarduerari ekin aurretik, larreen karakterizazio lana egin da GREEN proiektuan ezarritako metodoaren arabera, kalitatezko erreferentzia bat lortzeko, honakoak kontuan izanda: Artzain Balioaren metodoa, lurzoru biluziaren estaltzea eta larre bihurtutako sastraka-eremuek lortu beharreko biodibertsitate indizeak.

PNAP.jpeg
Mountians et le lac
Sans titre.jpg

Mendiko lakuei buruzko erakusketa hezitzailea

Mendiko lakuetako biodibertsitatearen inguruko ezagutza zabaltzeko eta elementu horiek babesteko asmoz, ezaugarri ezberdinak (altitudea, eta abar) dituzten Pirinioetako 36 lakuren inguruko landare eta animalien inbentarioak egin dira. 
Bildutako datuak aztertuta, elementu adierazgarrienak identifikatu dira (animalia eta landare espezieak eta lekuak) biodibertsitatea zaintzeko lanak abiatzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko. Izan ere, mendiko lakuen inguruko elementuek berebiziko garrantzia dute. Pirinioetako aintzira-eremuekin lotutako erronkak planteatu eta sentsibilizatzeko helburuarekin, Pirinioetako Parke Nazionalak 6 poster egin ditu gaztelaniaz, mendiko lakuen aberastasuna, burututako ekintzak eta gizakion jarduerak ikusarazteko:

  1. GREEN : Compartir y colaborar para implementar soluciones comunes

  2. Formación y funcionamiento de los lagos de montaña

  3. Lagos de montaña : un ecosistema vivo

  4. Impactos de las actividades humanas 

  5. Hacía una concienciación 

  6. Los resultados del proyecto GREEN 

montagne Sunset

Frantziako Pirinioetako lakuen flora eta begetazioari buruzko lehen sintesia,  XII Col-loqui Internacional de Botànica Pirenaica-Cantàbrican aurkeztua

Mendietako lakuak dira Pirinioetako gai karismatikoenetako bat, baina jarraitzen dute izaten ekosistema nahiko ezezagunak. Inbentario botanikoak ez dira asko eta sarritan ez dira oso zehatzak. Apnea bidez egindako prospekzioari esker, fauna honen gaineko ikuspegiak nabarmen hobetu zuen. 100dik gora lakuko lagina egin zen 2013 eta 2018 artean, haietako asko GREEN markoaren barruan. Beraz, 2019ko uztailean egindako XII. Coloquio Internacional de Botánica Pirenaico-Cantábrican aurkeztu egin zen Frantziako Pirinioetako lakuen florari buruzko lehen katalogoa (briofitoak, karazeak, trakeofiloak), baita begetazioari buruzko lehen ikerketa ere. Orain kontsultatu ahal dira solasaldiaren aktak hemen: https://www.udg.edu/ca/viu/Serveis-Universitaris/Llibres-i-revistes-UdG/cataleg/detall?ID=222 

PAtrimoin_Madriu2.jpg
Paysage de montagne

Ikusi GREEN proiektuaren aurkezpen-bideoa

Filmazio talde batek GREEN sarearen ekintzen jarraipena egin zuen hainbat astez, irudiak eskuratu eta bazkide batzuei elkarrizketak egiteko. Horrela izanik, atsegin handiz aurkeztu nahi dizuegu bideo hau, GREEN abentura handian inplikatutako eragileen arteko giroa eta dinamismoa erakusteko asmoz.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bazkideei, logistika errazteagatik eta leku bikain horietara heltzen laguntzeagatik. Bideoa oso arrakastatsua izan da.

2019

GREEN Proiektuko ekintzak lehengoratzeko mintegiaren arrakasta

28-29/11/2019

2019ko azaroaren 28an eta 29an, Parc Naturel Régional des Pyrénées-Ariégeoises delakoan bihotzean (2016an proiektua abiarazteko bilera gauzatu zen tokian!) proiektuaren emaitzen aurkezpenean 80 pertsona inguru parte hartu zuten.
Mintegi hau GREEN proiektuko bazkide guztientzat une garrantzitsua izan zen, gure mendiguneko bioaniztasunaren zerbitzurako mugaz gaindiko lankidetzako 4 urte hauen amaiera nabarmentzen baitu.
Fret andreak, Parc Naturel Régional des Pyrénées-Ariégeoiseseko Syndicat Mixte taldeko lehendakari ordeak, eta Mercadier-Mouré andreak, Pirinioetako mendigunearen plangintzaz, garapenaz eta babesaz arduratzen den komisarioak, mintegia ireki ondoren, Proiektuko 4 ekintzetako pilotuek eta hainbat bazkidek ("kudeatzaileen arteko lankidetza", "Lakuak eta zohikaztegiak", "Nekazaritza eta artzaintzako baliabideak" eta "basoak") azken urteetako lanaren emaitzak aurkeztu ahal izan zizkieten entzuleei.
Sergi Riba Mazas jaunaren hitzaldiek, Ordinoko parrokiako Conseller d 'Agricultura, Medi Ambient i Sostenibilitat, DREAL Occitanieko Philippe Xéridatearen eta Pirinioetako Lan Elkarteko zuzendaria Jean-Louis Valls jaunaren ordezkari gisa, bi jardunaldi horiek itxi zituzten, elkarbizitzaren zeinupean.
Proiektuaren lan guztiak proiektuaren webgunean gutxi barru eskuragarri egonen dira, eta 2020an topaketa bat egitea aurreikusten da, Pirinioetako naturguneetako kudeatzaileen sareari jarraipena emateko eta Gizakiaren eta Naturaren onurarako baterako ekintza-programa berri baten ezarpena prestatzeko.
Truke teknikoetatik eta kanpoko eremuetan egindako ekintza zehatzetatik haratago, sare dinamiko eta iraunkor baten oinarria diren benetako giza loturak sortu dira.

"Basoa" taldearen bilera Bagnère de Luchonen: Pirinioetako basoetako heldutasun biologikoa ezaugarritzeko protokoloen bateratzerantz

05/11/2019

Bagnère de Luchonen (Haute-Garonne) izan zen, eta GREENeko bazkideak proiektuko "Basoak" lantaldearen azken bilerarako bildu ziren.
Frantziarrak, katalanak, euskaldunak eta nafarrak elkartu egin dira, mendiguneko baso-eremuen heldutasun biologikoa ezaugarritzeko protokoloak bateratzeko. Hain zuzen ere, taldeak egindako atariko lanari esker, mendiguneko baso zaharrak aurkitu eta ezaugarritzea ahalbidetzen duten bi protokolo nagusi nabarmendu ahal izan dira: Frantziako Pirinioetako vieilles forêt protokoloa eta bereziki Pirinioetako hegoaldeko isurialdean erabiltzen den Life REDBOSQUES proiektuaren protokoloa. Luchoneko Baso Nazionalean egindako txango batek osatu zituen aretoko truke horiek. Bi protokoloak kasu zehatz bati aplikatzeko eta zehaztasun handiagoz adierazle komunak identifikatzeko aukera bat izan zen.

Oñatira bisita, inausketa eta zuhaitz lepatuen mantentze teknikak partekatzeko, Foru Aldundietako, HAZIko, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako eta Frantziako Basoen Bulego Nazionaleko teknikarien artean

22/10/2019

Urriaren 22an HAZIko eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako teknikarien arteko topaketa antolatu zen Laborantza Ganbarako eta Iparraldeko Basoen Bulego Nazionaleko teknikariekin batera. Helburua zen Artaso mendiko ingurunea (Oñati) bisitatzea, Aizkorriko Parke Naturalaren barruan. Gune horretan inausketak egin dira zuhaitz lepatu zaharretan, 2010ean (LIFE Lepatuak eta Biodibertsitatea) eta 2017an (POCTEFA GREEN proiektua). 
Teknikarien artean iritzi eta jakintzak partekatu ziren eta oso estimatuak izan ziren denen partetik. Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen ibilbideak aipatutako bi proiektu horiei esker, ekarri du erakunde hori erreferentzia bihurtzea Europa mailako zuhaitz lepatuen babes eta berreskuratzean. 

2019ko balantzea eta "Lakuak" eta "Zohikaztegiak" ekintzetarako aurreikuspenak, Néouvielleko Erreserba Nazionalean (Hautes-Pyrénées)

08/10/2019

Proiektuko "lakuak eta zohikaztegiak" lantaldearen 2019ko azken bilera 2019ko urriaren 8an egin zen Oredoko aterpetxean, Néouvielle erreserba nazionalean, Pirinioetako Parke Nazionalean.
Udan Andorran, eta irailean Gaubeko Vigemale ibarrean, laku batzuk arrainik gabeko egoerara itzultzeko esperimentuak aurkezteko bildu ziren bazkideak; GREEN sareko lakuetako fauna eta floraren inbentarioen 2019. kanpainaren emaitzak eta proiektuko zohikaztegiak kontserbatzeko ekintzen emaitzak ere aurkeztu ziren.
Proiektuaren lanak Alpeetako "Lacs Sentinelles" sarean aurkezteko aukera ere izan zen. Bi ordezkari izan ziren bileran. Sentinelles lakuen sare alpetarra behatoki gisa egituratutako 22 aintzirek osatzen dute. Laku horiek aldizka eta epe luzean monitorizatzen dira, eta 2019. urtea gure bi sareak hurbiltzeko aukera izan zen

Ajéouko (Ariège) sektoreko arrabol iratz-apurtzailearen erakustaldi berriaren arrakasta

24-25/09/2019

GREEN proiektuan, "Medio irekiak" ekintzaren izeneko mintegi teknikoan zehar, hogeita hamar bat pertsonek Ajéouren planoan, Ercén, parte hartu zuten, arrabolaren esperimentazioaren lehen emaitzak ikusteko, eta iratzearen aurkako borrokarako tresna berri honi buruz eztabaidatzeko.
Iratzea oso azkar hazten da, larreak poliki-poliki estaltzen ditu eta, horrela, larre eta larreetako artzaintza eta bazka-ezaugarriak murrizten ditu. Segidako segak jasatzen ditu, eta izaera inbaditzailea du. Artzaintza jarduerarako espazio irekiak mantentzeko, Pirinio Ariègeoiseseko PNRk "arrabol iratz-apurtzailea", Sylvinov nekazaritzako makina-fabrikatzaileak menditara egokituta, Green markoan esperimentatu zuen eta, horrela, iratzeen zurtoinak tolesteko aukera ematen du, moztu beharrean (nekazaritzako makina tradizionalen kasuan gertatzen den bezala), eta horrela zurtoinak ahultzen dira.
Pirinio Ariègeoiseseko PNRk esperientzia honetara egokita jarraipen protokolo bat ezarri du Ajéouren planoko hainbat eremutan. Segimendu agronomiko eta botanikoa hainbat urtetan zehar jarraituko da, arrabolaren eragina kuantifikatzeko eta arrabolarekin iratzeari egindako tratamenduaren emaitza zehatzagoak lortzeko.
Eztabaidek, elkarbizitza-giroan, nekazaritza eta artzaintza ingurunetik zetozen produktuen buffet batekin jarraitu zuten, komunikazio tresnak sortzeko proiektua aurkezteko aukera, Pirinioetako hedabide irekietako produktuak balioan jartzeko.
Pirinio Ariègeoiseseko PNRk arrabol iratz-apurtzailea ematen/eskaintzen du (Ajéouren aldi esperimentaletatik kanpo, jarraipenari lehentasuna emateko, arrabolaren eraginkortasuna kuantifikatu ahal izango duena). Probatu nahi duten abeltzainak PNRekin harremanetan jarri beharko dira, informazio gehiago lortzeko.

Pirinioetako naturguneetako nekazaritza eta artzaintza munduko ekoizleen eta eragileen arteko ikasbidaia Euskadira

09/09/2019

Nekazaritza eta artzaintza inguruneetan, bioaniztasuna kontserbatzeari lotutako tokiko produktuak balioan jartzeko, mugaren bi aldeetako ekoizleen eta naturguneen ordezkarien arteko ikasbidaiak antolatzea, GREEn proiektuaren ekintzetako bat izan da. Euskadin, Gipuzkoako Foru Aldundian, Aralarko Parke Naturalean, espazio naturalen nekazaritza eta artzaintza baliabideen kudeaketari buruz, 20 partaidek baino gehiagok ikuspuntuak trukatu ahal izan zituzten, eta bertan, besteak beste, udako esnearen hobekuntza, kalitatezko seinaleak eta lurraldeko ikurrei buruz, eta finka ugari bisitatu (Idiazabalgo gazta, Gorrotxategiren marmelada, MendikoGaztaren mendiko gaztandegiak, Oihart sagardotegia...) eta euskal gaztaren festa.   
Ikasbidaia hau aukera bat izan zen, era berean, bioaniztasunaren zainketari lotutako nekazaritza estentsiboko produktuen saskia aurkezteko, GREENen markoan egiten ari diren eta, bereziki, web-horrian sustatuko den nekazaritza estentsiboko produktuen saskia aurkezteko. Helburua hauxe da: bioaniztasuna sustatzen duten naturguneetako tokiko produktuak eta nekazarien praktikak agerian jartzea.

Vignemale (Hautes-Pyrénées) mendiaren oinean arrainak kentzeko esperimentazioa

05/09/2019

Pirinioetako gailurrerik altuenaren onenean (Longue du Vignemale gailurra, 3.298 m), Pirinioetako Parke Nazionaleko eta Bioaniztasun Bulego Frantseseko agenteek, FORESPIR lagunduta, 4 egunez, Arrailléko lakuetako arrain guztiak kentzeko lan egin zuten. 3 laku txiki horiek (0,05 eta 0,21 ha artean) 2.487 metroetara kokatuta, duela ia 20 urte arrainak sartzea baimenduta zegoen laku eta laku txikien zerrendetatik atera zituzten. Hala ere, nahiz eta altitudea, elur-jausiak eta kirol-arrantza izan, erreka-amuarrain populazio batek (Salvelinus fontinalis) eremu txiki horiek populatzen jarraitu zuen.
GREENen esparruan, 2019ko irailaren hasieran, Arrailléko lakuetako arrain populazioak ezabatzeko esperimentazio bat egin zen. Arrain horien dieta askotarikoa da: zizareak, krustazeoak, intsektuak, armiarmak, moluskuak, igelak eta arrain txikiak. Harrapari horrek, beraz, eragin handia du laku horien bioaniztasunean, eta anfibioen eta intsektuen bizi-zikloa aldatzen du. Guztira, hirurogei errekako amuarrain eta bi zapaldu atzeman zituzten sare elektrikoz edo arrantza elektrikoz. Aintzira horien jarraipena etorkizunean eginen da, arrain guztiak Arailléko lakuetatik kendu diren ziurtatzeko eta ekosistemaren erantzuna monitorizatzeko.

Port de Boëtaren mugaz gaindiko merkatuaren 8. edizioa, 2.511 metroetara

24/08/2019

2019/08/24an ospatu zen mugaz haraindiko topaketaren 8. edizioa, Boeten portuan, Vall Ferrera-tik. Anaitasun ekitaldiaz gain, parte-hartzaileek merkatu batez gozatu ahal izan zuten eta bertako nekazaritzako produktuak dastatu zituzten, 700 metroko eta 3 orduko igoera egin ondoren.
Topaketan, produktuen salmentarako merkatu bat ere antolatu zen. Horrela, parte hartzaile katalanek, Pirinioetako Parke Natural Regionaleko ekoizleen produktuak erosi ahal izan zituzten eta parte hartu zuten frantziarrek gauza bera egin zuten Alt Pirinioetako Parke Naturaleko ekoizleen produktuekin.
Topaketa horien helburua bi parkeetako abeltzaintzako produktuak sustatzea da, larre eta belardi habitaten mosaikoa kontserbatzen eta bioaniztasuna kontserbatzen laguntzen dutenak.

Goi Pirinioetako Parke Naturala Castillon en Couseranseko (Ariège) Gazta eta Eztiaren Jaian, gune irekietako nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak balioan jartzeko

11/08/2019

Jaia pasa den abuztuaren 11n egin zen, eta Goi Pirinioetako Parke Naturala han egon zen, informazio postu batekin, eta gazta, eztia eta artilezko produktuak saltzeko beste postu batekin.
Hirugarren urtez jarraian, Goi Pirinioetako Parke Naturalak Castillon en Couserans herrian egin den Gaztaren eta Eztiaren Jaian hartu du parte, informazio postu batekin eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak saltzeko beste postu batekin. Herria Ariègeko Pirinioetako Parke Naturalean dago, Goi Pirinioetako Parke Naturalak duen “Hiru Nazioen Parke Piriniotarra” marka bera duen gune naturala baita. Jaia pasa den abuztuaren 11n egin zen, lurraldeko produktuak balioesteko eta tokiko abeltzain gaztagileen eta erlezainen talentua ezagutarazteko eta aitortzeko.
Aurten, behi gaztak, ahuntz gaztak, ardi gaztak, eztia eta artilez egindako produktuak aukeratu dira Goi Pirinioetako Parke Naturalaren ordezkari izateko. Gainera, dibulgaziorako kartel berezi bat egin zen une horretarako, ekoizle horiek ezagutarazteko. Eguna euritsua izan bazen ere, 400 lagun baino gehiago hurbildu ziren postuetara, Goi Pirinioetako Parke Naturalaz eta bere produktuez interesa erakutsita.
Gaztaren, artilearen, eztiaren eta abeltzaintza estentsiboko haragiaren ekoizpenak, besteak beste, laguntzen du larre irekiak mantentzen, eta larre horietako biodibertsitatea zaintzen, hala nola lepidopteroena (tximeletak), fauna talde horretan Parkeak Europako tximeleta dibertsitaterik handienetako bat dauka eta. Pirinioetako gune naturalak sarean jartzeko eta kudeatzeko Interreg POCTEFA GREEN proiektuaren barruko jarduera bat da jai hau.

HAZIk GREEN proiektua aurkeztu du PABEn, mugaz gaindiko lankidetza eredu gisa

04/07/2019

“Transfrontalier : cum operare" tailerraren barruan,  Àudap-ek (Agence d'Urbanisme Atlantique et Pyrénées) deitutako jardunaldien barruan: http://www.audap.org/userfiles/downloads/conferences/programme_20ans_audap.pdf
HAZIk pasa den uztailaren 4an aurkeztu zuen GREEN proiektua, lankidetza eredua. Proiektu honek Pirinioetako Natur Guneen sarearen kudeaketa eta abiatzean zerikusia duten eragileen arteko koordinazioa sustatu nahi du. GREENek duen konplexutasuna kontuan hartuta, batez ere bazkide kopuruari eta euren lurralde mailako banaketari dagokionez, izan daiteke erreferentzia Pirinioen bi aldeen arteko mugaz gaindiko lankidetzaren inguruan sor daitezkeen proiektuetarako, euren gaia edozein izanda ere. 

Kataluniako Pirinioetako Eskualdeko Parke Naturaleko Garrotxeseko mendigunean dauden baso helduen inbentarioa

POCTEFA GREENen barruan, bere Gutunean ezarritako helburuekin bat etorrita, Kataluniako Pirinioetako Eskualdeko Parke Naturalak bere lurraldean dauden masa helduen kartografia zehatza egin zuen, 2019ko udan. Garrotxeseko mendigunea aukeratu dute gune pilotu moduan, azterlanak fokua jarrita duen sektorea izanik, eta oso heterogeneoa izanik basoen adinari eta erabilerei dagokienez, interkonektatutako babesgune helduen bilbe ekologiko bat ezartzeko lanetarako. Inguruan dauden eta Pirinioetako baso helduen inbentariorako protokoloak ezaugarrituta dituen unada helduen inbentario bat behar zuen proiektuak. Mendiguneko baso zaharren kartografiari lotutako airetiko irudien azterketa bati esker, helduak izan zitezkeen unadak lokalizatu ahal izan ziren, eta, ondoren, baso antolamenduaren dokumentuetan zehaztu ziren, Basoen Bulego Nazionaleko lurraldeko teknikarien esperientziaz eta ezagutzaz baliatuta.
Eremuko inbentarioen kanpaina batekin 487 ha baso heldu inbentariatu ahal izan ziren gero, hau da, mendiguneko baso azaleraren ia %7. Baso heldu horietatik gehienak (%96 azaleran) mendi pinuen basoak dira, aztergai den gunean baso habitat nagusia, alegia. 
Babesgune horien kokalekua eta ezaugarriak ezagutzea baliagarria izan daiteke espezie saproxilikoak zaintzeko eta zirkulaziorako bilbe bat ezartzeko, beste baso eragile batzuekin elkarlanean, eta, seneszentziako irlak eta korridoreak integratuta, interes ekologikoko zuhaitzen babesa sustatzeko. 
Ekintza horretaz aparte, Languedoc-Roselloneko Gune Naturalen Kontserbatorioa, Purpaneko Ingeniari Eskola eta Kataluniako Erreserba Naturalak batera ari dira Parkean, bere lurralde osoan dauden baso zaharren kartografia bat lantzen, interes ekologiko handiko baso guneen gainean apurka-apurka ezagutza zehatzago edukitzeko eta kudeaketako dokumentuetan kontuan izateko.

GREEN proiektuaren “Lakuak” ekintza abangoardian

28/06/2019

Bordères lakuaren ertzetan (Goi Pirinioak) aurkeztu zitzaien proiektuak egindako aurrerapena GREEN Proiektuaren bazkide instituzionalei eta teknikariei (Agence Régionale de la Biodiversité d'Occitanie, Frantziako Estatua - DREAL Occitanie, tokiko agintaritzak, etab.). Laku horri fauna eta flora inbentariorako proiektuaren barruan garatutako protokoloak aplikatzeko ere balio izan zuen bilerak. François Prud'Hommek, Conservatoire Botanique National des Pyrénées et de Midi-Pyrénées erakundekoak, esnorkela egin ahal izan zuen 1,760 m-ko altueran dagoen eta maila guztietako txangozaleek bereziki estimatzen duten 6,5 ha-ko laku horretan, eta bertan dauden espezieak behatu. Nicolas Blancek eta Frédéric Blancek, Conservatoire d'espaces naturels de Midi-Pyrénéées erakundekoek, berriz, lakuaren fauna ezaugarritzeko beharrezkoak diren laginketa eta behaketa guztiak egin ahal izan zituzten. Bazkideek “lakuak" izeneko ekintza honen xehetasunak ere azaldu ahal izan La Dépêche eta Sud-Ouest egunkarietako kazetariei, GREEN proiektuko adituekin batera murgildu baitziren lakuan. Esteka hauetan daude horren gaineko artikuluak eta txostenak:
- https://www.ladepeche.fr/2019/07/07/biodiversite-derriere-la-carte-postale-des-lacs-pyreneens-la-decouverte-dun-monde-inconnu,8300289.php
- https://www.ladepeche.fr/2019/07/07/leffet-de-lhomme-sur-la-biodiversite-des-lacs-des-pyrenees,8300585.php
- https://www.sudouest.fr/2019/08/15/pyrenees-en-plongee-dans-les-secrets-du-lac-de-borderes-bareilles-6448822-706.php

Euskadiko lehenengo Loredun Larreak txapelketa 

21/06/2019

Uztadun larreak mota bereko espezieen dibertsitate handienetako habitatak dira, bai fauna nola flora aldetik, gainbehera doan laborantza praktika baten ondorioz sortu den ondare kulturala izateaz gain. Arrazoi hauengatik, duela bi urtetatik hona, larre mota hau lantzen duten laborarien artean txapelketak antolatu izan dira Frantzian. Txapelketa hauek uzta atzeratzeko asmoarekin egin ohi dira (biodibertsitatearen onurarako eta larre hauetan loreen gehiengoaren loraldia posible eginez) baita uzta moztearen praktika bera balioan jarriz ere.  Lursailen landa jasangarritasunaren inguruko gaiak  baloratzen dira, produktibitatea, funtzionalitate ekologikoa, landareen aniztasuna, erlezaintzaren eta paisaiaren garrantzia, etab.
GREEN proiektuaren markoaren barruan, loredun larreak txapelketak bultzatu dira hau egiten zuten bazkideekin (Pyrénées Ariègoises Parke Naturala, Frantzia) eta Katalunia eta Andorrako Pirinioetan hasi da garatzen eta “mugaz bestaldeko txapelketa” sortu dute hiru zona horien artean.
Araba eta Bizkaiko diputazioek Gorbeiako Parke Naturalaren  25. urteurrenaren baitan  ekimena babestea erabaki dute. Horrela izanik, Santiago Pagola (entomologoa), Roberto Ruiz de Arcaute (agronomoa), Mercedes Herrera (ekologoa) eta Itziar Mijangosek (botanikoa) osatutako epaimahaia eratu da. Larreak ekainaren 7an bisitatu dituzte eta txapelketan parte hartu duten 5 pertsonak elkarrizketatu ostean, erabakia hartu eta irabazlea proposatu dute.
Saria HAZIk emango duen Eusko Label produktuen otzara eta plaka-oroigarri bat  izango dira eta ekainaren 21ean eman egingo da (Ingurumenaren Eguna) Gorbeiako Parkearen urteurrenaren harira egingo den ekitaldi instituzionalean.

Goi Pirinioetako Parke Naturalak larre loredunen 5. lehiaketa egin du

13/06/2019

POCTEFA GREEN mugaz gaindiko Europako proiektuaren ""Biodibertsitate handiko nekazaritzako inguruneak balioestea" izeneko ekintzaren barruan, pasa den ekainaren 13an larre loredunen lehiaketaren 5. edizioa egin zen Goi Pirinioetako Parke Naturalean.
Aurten, lehiaketa Aneuko haranetan garatu zen, eta Gavaseko, Valencia de Aneuko eta Sorpeko 3 abeltegik hartu zuten parte. Pere Aymerichek (biologoa) eta Cristina Chocarrok (agronomoa) osatu zuten lehiaketaren epaimahaia, eta larreen interes agronomikoa eta aberastasun botanikoa eta biodibertsitaterako oro har eskaintzen zituzten baliabideak hartu zituzten kontuan larreak baloratzeko. Larre loredunen lehiaketarekin nabarmendu nahi da Pirinioetan dauden segarako larreen garrantzia –ondare eta paisaia natural bikaina dira–, eta nekazariek larre horiek kudeatzen eta hobetzen egiten duten lana.

Arros de Cardosek hartu du Araneko artisautzako produktuen eta ardiaren azokaren 8. edizioa

07/06/2019

Goi Pirinioetako Parke Naturalak eta Esterri de Cardoseko Udalak Araneko artisautzako produktuen eta ardiaren azokaren 8. edizioa antolatu dute, igande honetan, 2019ko ekainaren 7an. Helburua da parkearen aldean ekoizten diten artisautzako produktu eta nekazaritzako elikagai ugariak balioestea, baita Araneko ardi arraza ere, Pallars Sobiraren iparraldean eta, bereziki, Frantziarekin eta Val d’Aranekin harremanak zituzten haranetan betidanik egon den arraza baita.
Azoka POCTEFA Green barruan antolatu da, gune irekietatik datozen tokiko produktuak sustatzea helburua duen mugaz gaindiko lankidetza proiektua izanik. Esparru horretan, eta lehen aldiz, aurten Pirinioetako Hiru Nazioen parkeko ekoizle eta artisauak egongo dira azokan.

Aureko Haraneko Batzorde Teknikoaren bilera (Goi Pirineoak)

23-24/05/2019

Bazkide teknikoak berriro elkartu ziren laneko 2 egunetan, Pirinioetako Parke Nazionalaren bihotzean. 2018ko urritik 2019ko ekainera bitartean egindako lanaren aurrerapenak aurkezteko aukera bat izan zen ekintzen pilotuentzat, baita INTERREG Proiektuaren bukaerara arte (2019ko azaroa) aurreikusitako jarduerak aurkezteko ere.
GREEN Proiektuaren jarraipenen gaineko trukeei ere denbora eskaini zitzaien, kontuan izanda azken hiru urteetan bazkideen artean sortutako dinamika sendoa.  Ideia eta proposamen asko trukatu ziren, eta denek erakusten dute Pirinioetako gune naturalen kudeatzaileek Pirinioetako sarean jartzeko lanetan jarraitzeko eta lanei indarra emateko.

""Tokiko produktuen balorizazioa ingurune zabalak mantentzeko"" mintegia - Auzat (09)

14/05/2019

2019ko maiatzaren 14an eta 25ean, ""Agro-pastoralismo"" 5. ekintza tematikoan inplikatutako GREENeko bazkideak Ariègeko bihotzean elkartu ziren (Auzat). 4 puntu izan ziren ekintzan inbertitutako lurraldeen arteko trukeen gunea: 
- Pirinioetako gune naturaletako produktuen eskaintza baten diseinua, webgunearen bidez sustatzeko. Ariègeko Pirinioetako Eskualde Parke Naturalak (EPN) eskuorri bat prestatuko du, biodibertsitatea bultzatzen duten nekazaritza estentsiboko produktu sorta bat sustatzeko ikuspegia aurkezteko;
- Euskal Herrian 2019ko irailean egingo den ikasketa bidaiaren antolaketa
- Larre loredunen mugaz gaindiko lehiaketa eta, bereziki, epaimahaiari mugaz gaindiko hautagaitzak ebaluatzea ahalbidetuko dioten irizpideak. 
- eta ekintzaren perspektibak, INTERREG POCTEFA proiektua amaitu ondoren. "

Zooma goialdeetako lakuetako espezie enblematiko baten gainean: subularia aquatica

Subularia aquatica Frantzian babestuta dagoen uretako Brassicaceae txiki bat da, mendialdeko laku oligotrofikoetako espezie enblematiko bat. Pirinioetan, jarraipen demografikoa egiten ari zaio urte askoan, aldaketa globalekin duen dinamikaren ezaugarriak ateratzeko, Neouvielleko Erreserba natural nazionalean egon daitezkeen atzeraldien balizko arrazoiak definitzeko eta kudeaketarako gomendioak emateko (berriz sartzea, indartzea…). Green proiektuaren barruan, Frantziako Tolosako Paul Sabatier Unibertsitateko Evolution et Diversité Biologique laborategia (Bilakaera eta Aniztasun Biologikoa) espezieak Pirinioetan duen aniztasun orokorra aztertzen ari da. Hain zuzen ere, gainbeheran dagoen espezie baten aniztasun genetikoa ahal den neurrian babestuz espeziearen biziraupena optimizatu daiteke, epe luzera, eta egungoaren moduko ingurune aldakorrean eboluzionatzeko dituen ahalmenei eutsiz. Populazioen arteko zein populazioaren barruko aldakortasun horren kuantifikazioa funtsezkoa omen da populazio txiki zatituen kontserbaziorako eta kudeaketarako egokiak diren modalitateak definitzeko. Gainera, espezie beraren populazioen arteko harreman genealogikoak bere banaketa geografikoarekin alderatuta aztertzen dituen filo-geografikoari esker, ondorioztatu daiteke zer prozesu historikok eraman duten espeziea egun dituen egituraketa genetiko eta banaketa geografikora, eta lokalizatu daitezke espezieek Izotzaren Aroan izan zituzten babesguneak, baita aro glaziarraren ondoren espezie horiek erabili zituzten birkolonizazio bideak trazatu ere. Azkenik, espezieen kontserbaziorako balio handia duten lehentasunezko eskualdeak definitzeko aukera ematen du. Gaur arte, hainbat markatzaile molekular sekuentziatuta, hau frogatu dugu: 1- Dibertsitate genetikoak txikia izaten jarraitzen du mundu mailan (aldakuntza txikia), espeziearen banaketa globaleko eremuaren ertzetan dauden Pirinioetako populazioak ez dirudi genetikoki agortuta daudenik, 2- Egitura geografiko garbi bat agertzen hasi da aztertutako eskala guztietan: hala, ITS markatzaile nuklearra oso aldakorra izanik, Europan mota nagusi bat ikusten da (mapan horiz dago): Finlandian eta Norvegian dago, baita Espainian eta Ariègen ere. Mendebaldeko Pirinioetan, Andorran eta Neouvillen, Gredoseko mendilerroan, Erresuma Batuan eta Islandian ere aurkitu dira mota lokalizatuago batzuk. Beste markatzaile batzuk aztertzen ari dira, eta horietako bakoitzak historiaren alderdi bat erakusten digu… baina dagoeneko gauza segurua dirudi Neouvielleko indibiduoek harreman handiagoa dutela urrutiko Bouillousetako bizilagunekin Val d'Aranekoekin baino.".

Crédit photo : Frédéric Azemar 

Laboratoire Ecologie fonctionnelle et environnement (EcoLab)

POCTEFA GREEN proiektuak Gorbeiako Parke Naturaleko pagadien lehengoratzea bultzatzen

19/03/2019

Du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Hazi Fundazioak 2018an proiektu horren barruan jarduera bat egin zuten pagoen baso baten (pagadi kaltzikola) iraunkortasuna lortzeko eta bere biodibertsitatea hobetzeko.
Ondare mendia “Arimekorta-Laurtundu”, Aldundiaren jabetzakoa eta Zeanuriko (Gorbeia) udalerrian dagoena, gutxi-asko sakabanatutako pago motzez populatuta dago. Zuhaitz hauek duten ganderailu formako morfologia berezia dela eta, pago hauek erortzen eta apurtzen ari dira, basoaren denboran zeharreko iraunkortasuna arriskuan jartzen. 
GREENekin kofinantzatutako jardueran, lehengoratzea bultzatzeko mendiaren ingurua itxi da eta, era berean, adaburua murrizteko esku-hartzeak egin dira, oreka arazoak dituzten pagoetan euren erorketa saihesteko kimaketa eta berlepaketa bidez, enborrak eta adar lodiak zabalik utziz eta meheagoak diren ebaketa hondarrak pilatuz.  
Jardunbide honekin espero da pagadia ez galtzea, baina baita basoaren biodibertsitatea hobetzea: zuhaitz eta zuhaixka espezie berriak sartzea (hagina, lizarra, hostazuria, elorri zuria…), iraunkortasun horizontal eta bertikal handiagoa, goi mendietara aurrera egitea adin ezberdinetan, egur hila egotea… eta, azken finean, mendiaren erantzun gaitasuna hobetzea etorkizunean egon daitezkeen balizko aldaketa edo asalduren aurrean.  

2018

Nekazaritza ekologikoaren praktiken Pirinioetako mugaz gaindiko lehiaketaren sariak emateko ekitaldia azaroaren 16an egin zen LURRAMAn, EHko iparraldean

16/11/2018

LURRAMA, Euskal Herriko laborantza herrikoi eta iraunkorraren azoka, aukera aproposa zen Pirinioetako larre loredunen txapelketako sariak emateko. Aurten, Pirinioetako bost lurraldek aurkeztu dituzte euren hautagaitzak hiru nazioetako diziplina askotariko epaimahairen aurrean: Alt Pirineu Natur Parkeak (ESP), Pirinio Atlantikoetako Nekazaritza Ganbarak, Ariegeko Eskualdeko Natur Parkeak, Andorral eta euskal mendiko Natura 2000 lekuek. Ariegesko ENPko Esbintzeko lursail batek lortu du mugaz gaindiko epaimahaia seduzitzea: aldaera asko, koherentzia globala praktiketan, transhumantzia sistema tradizionalak, artzaintza paisaiak Pirinioetako nortasun nabarmenarekin mantentzea, melifera potentzial garrantzitsua testuinguru itxian… Horiek izan ziren mugaz gaindiko epaimahaia seduzitu zuten elementuak eta Esbintzeko Finkari nekazaritza ekoizpenaren eta jardueren sistema multzoari saria emateko arrazoiak. . Jakina, epaimahaiak egin zituen adierazpenetan nabarmendu egin zituen abeltzainaren ahaleginak eta bere lurraldeetan nekazaritza iraunkorra izateko gogo bizia. 
Lehiaketaren hurrengo edizioa 2019an antolatuko da eta GREEN lurralde guztiak gonbidatzen dituzte parte hartzera, dela norberaren lurraldeari buruzko tokiko lehiaketa antolatuz, dela mugaz gaindiko lehiaketako epaimahaian parte hartuz (azterlana espedienteekin egiten da). 

HAZIk nekazaritza eta abeltzaintza inguruneei buruzko bigarren mintegia antolatu du Zaldibian

15/11/2018

Ariegeko Pirinioetako Eskualdeko Parke Naturalak (PNR des Pyrénées Ariégeoises) Pirinioetako nekazaritza eta abeltzaintza inguruneen kudeaketaren eta balorizazioaren berri eman die 5. ekintzako bazkideei. CEN Aquitaine (FRA), Vall de Sortenyko Natur Parkea (AND), HAZI (ESP), Capceleres del Ter i del Fresereko Natur Parkea, Alt Pirineuko Natur Parkea, Kataluniako Erreserba Nazionalen Federazioa eta Ariegeko Pirinioetako Eskualdeko Natur Parkeak (PNR des Pyrénées Ariégeoises) Zaldibian bildu ziren programaren lehen fasean diseinatutako tresna partekatuen inguruan lan egiteko. Miglosen egin zen azken mintegitik, azken hilabeteotan tresna horiek egiaztatu egin dira: orduan, ekintza komuneko metodologia eta lekuak hautatzeko taula komuna hobetu beharra zegoen. Hainbat truke egin ziren adierazle edo deskribatzaile komunen inguruan eta baita programari jarraipena emateko lantaldearen proposamenen inguruan ere.. Mintegia bukatzeko, landa bisitaldi bat egin zen euskal mendia ikusteko eta lurralde honetako abeltzaintza praktikak eta bertako produktuen balioa agerian jartzeko estrategien aurkezpena egiteko (Elikatuz Gastronomia Interpretatzeko Zentrora egin zen bisitaldia).

Nekazaritza eta abeltzaintzako inguruneen kontserbazioari buruzko adituek Gipuzkoa bisitatuko dute bertako parke naturalen kudeaketa ezagutzeko

14-15/11/2018

Azaroaren 14 eta 15ean, Gipukoako Foru Aldundiko mendi eta naturagune babestuen arduradunek, HAZI Fundazioko teknikariekin batera, Pirinioetako bi aldeetako Parke Naturaletako homologoak hartuko dituzte Zaldibian,  POCTEFA GREEN “Pirinioetako Naturaguneak Kudeatzea eta Saretzea” proiektuan kokatutako topaketa batean.
Horrenbestez, Frantzia, Katalunia, Nafarroa eta EAEko nekazaritza-abeltzaintzako inguruneen kontserbazioko adituek lehen eskutik ezagutu ahal izango dute Gipuzkoako Foru Aldundiak azken urteotan bere parke naturalak kontserbatzeko martxan jarri dituen estrategien multzoa. Espazio horiek, batez ere, mendialdeko guneak dira, balio nabarmeneko habitatak eta espezieak dituzte, eta, horiek kontserbatzeko, ezinbestekoa da nekazaritzako praktika estentsiboak mantentzea.Horrenbestez, bai Gipuzkoan bai Europako mendialde gehienetan, habitat horiek kontserbatzeko mehatxu nagusia da artzaintza urritzen ari dela.
Mehatxatutako gune horiek babesteko, Diputazioak hainbat ekintza garatu ditu, bai erabiltzen ez direlako degradatuta dauden artzaintza guneetan esku hartuz, bai abeltzaintzan erabilera errazteko ekipamenduak sortuz eta kontserbatuz, ondorioz, jarduerak jarraitu ahal izan dezan (mantentze lanak eta oinarrizko ur eta argi azpiegiturak, sarbideak, txabolak, gaztandegiak sortzea, mahukak, itxiturak…).Ekintza horietako batzuk erakutsiko zaizkie Gipuzkoa bisitatuko duten kontserbazioko adituei, mintegi baten bitartez, non lan saioak egin eta emaitzak aurkeztuko diren bertatik bertarako bisitetan.

Naturagune babestuetako adituak eta kudeatzaileak Alt Pirineuko Parkean elkartu dira

18-19/10/2018

Naturagune babestuetako berrogeiren bat aditu eta kudeatzaile Esterri d’Aneun elkartu ziren urriaren 17an eta 18an, GREEN proiektuaren barruan.
Kataluniako Generalitateko Ingurumen eta Natura Inguruaren Politiketako zuzendari Ferran Miralles Sabadellek inauguratu zuen mintegia, honako hiru helburu hauekin:

  1. GREEN sareko lurraldeen eta erakundeen ezagutza sendotzea,

  2. Naturaguneak kontserbatu eta kudeatzeko dituzten erronkak partekatzea,

  3. Proiektuaren fase honetan eskuratutako ezagutza eta burututako ekintzak partekatzea.

Topaketa honek bide eman zuen Pirinioetako naturaguneei buruzko informazio plataformaren behin betiko bertsioa aurkezteko eta kudeatzaileen arteko trukeetarako. Plataforma hau bateratze lan garrantzitsu baten ondorio da eta denbora gutxi barru abiatuko da webean, proiektuan parte hartzen duten lurraldeetako hizkuntzetan.
Ondoren, bazkideek proiektuaren helburu diren hiru naturaguneetan azken bi urtetan burututako ekintza desberdinak aurkeztu zituzten. Hona inguruneak: laku eta zohikaztegietako inguruneak,  baso inguruneak eta artzaintza eta nekazaritza inguruneak.
Ondoren , hauek aurkeztu zitzaizkien parte hartzaileei: tresna komunak (protokoloak, lekuen hautaketa eta analisia,…) egitea, tokian-tokian inguruneak kudeatu eta zaintzeko burututako ekintzen (zohikaztegiak baztertzeko lursailak, basogintza lanak, larre guneetarako sarguneak lehengoratzea,…) inplementazioa eta publiko desberdinei zuzendutako ekitaldien antolaketa (umeentzako animazioa, mugaz gaindiko azokak, ekoizleen ikas-bidaiak,…) Ostean, etaparen balantzea egiteko tartea etorri zen, egindako lan zoragarriaren ikuspegi globala izateko eta sortutako sarearen etorkizuneko ekintzak marrazten hasteko.
Jardunaldiak bukatzeko gaikako landa bisitaldiak antolatu ziren Alt Pireneuko Parke Naturaleko taldeek ekintza zehatzak egin dituzten lekuetara. 

Pirinioetako basoetan zerbidoek daukaten eragina frogatzeko partzelen sare baterantz

05/07/2018

Llavorsin, Alt Pirineu-ko Parke Naturaleko egoitzan, “basoa” ekintzako hainbat bazkide batu ziren eta egun batean zerbidoen erasoen kontra Pirinioetako basoak babesteko lana egin zuten. Izan ere, zerbidoak (oreina eta orkatza) presente daude Pirinioetako kate osoan eta hainbat habitatetik ibiltzen dira, haien artean basoak dira erabilienetako batzuk. 
Zerbidoek kontsumitzen dute, modu selektibo eta jarraian, oihanpeko begetazioa kimatzearen altuerara arte, belar eta zurezko espezien hazkundea mugatzen dute, eta elikadura lehian sartu daitezke beste ondare-espezie batzuekin, hala nola, basoilar, larreoilo eta ornogabe belarjale batzuekin. Basoaren egitura eta osaketa ere eraldatzen dute, begetazioaren estratifikazioaren sinplifikatze eta homegeneizazioarako joera indartuz eta beste talde edo komunitateren habitatei eraginez: intsektuak, hegaztiak (kabia egiteko leku potentzialak gutxituz eta ikusmen-babesa gutxituz), mikrougaztunak, ….
Hori dela eta, GREEN proiektuaren inguruan batutako espazio naturalen kudeatzaileek sortu dute jarraipena egiteko 50 partzelen sarea (kontrol partzela moduko esklusio partzela bat edo batzuk dituztenak). Partzela hauen helburua da ungulatuen eraginak aztertzea basoaren leheneratzean, mehatxatutako begetazioaren gainean edo basoilar bezalako espezieekin duten elikadura lehiaren gainean. 

Parc Natural de l´Alt Pirineu-ko Ekoizleen 7. Azokan eta Arrós de Cardós Araneko Arrazararen XII. Lehiaketa Morfologikoan arrakastatsua izan da bisitarien kopurua

27/05/2018

.Iragan igandean, maiatzak 27, Arrós de Cardós herri txikiak ehunka bisitari hartu zituen Parc Natural de l´Alt Pirineu-ko Ekoizleen 7. Azokan eta Arrós de Carós Araneko Arrazararen XII. Lehiaketa Morfologikoan.
Azoka Esterri de Cardós-eko udalak eta Parke naturalak antolatu zuten eta balioan jarri nahi ditu lehen sektorea eta bertako nekazaritza eta artisautza produktuak. Urte honetan, ACORArekin batera, Araneko Arrazaren XII. Lehiaketa Morfologikoa ere antolatu dute. 
Azokaren ekitaldi nagusia da artisautza eta nekazaritzako produktuen merkatua. Merkatuan hogei bat postuk hartu dute parte, tokiko nekazaritza ekoizleak eta Pyrénées Ariégeoises-eko Erregio mailako Parke Naturaleko ekoizleak, artisauak eta POCTEFA GREEN proiektuko elkarteak. Gainera, lurraldeko elkarterik esanguratsuenek ere hartu dute parte: Mendiko Basoen Proiektua, Cardós haraneko kultur, kirol eta hiritar elkartea, eta Xisqueta lantegiko elkartea.
Azkenik, Parc Natural de l’Alt Pirineu-ko loredun larreen 2017ko lehiaketako sariak banatu dira, Vall Ferreran garatu zena. Irabazlea Feliu Juarez SCP Aréu-ko Casa Escarré-koa, Plan de la Selvan duen larreagatik. Larre honek hartu du parte, gainera, loredun larreen Pirinioetako alde bietako lehiaketan. Lehiaketa hau POCTEFA GREEN proiektuaren barruko lehiaketa da eta laugarren egin du. Irabazlea Andorrako Casa Soldevila izan da, Planes de Canillo aldean duen larreagatik. Lehiaketa hauetan kontuan hartzen da larreen balio ekologikoa, baina baita larreen bazka-balioa ere. 
Eguerdi aldera herri bazkaria egin da eta 300 pertsonak hartu dute parte. Bertako produktuekin egin da bazkaria. Azoka osatzeko, umeak eta familiak kontuan hartzen dituzten ekitaldiak ere antolatu dituzte. Azoka amaitzeko "Una mano de cuentos" ume-ikuskizuna egon da, baita opila eta txokolatea guztientzako ere, eta Pirinioetara Herc-aren itzuleraren gaineko hitzaldi dibulgatzailea, PNR Pyrénées Ariégeoises-eko Jordi Estebek emana.

Iratze arruntaren kolonizazioaren kontrako borroka tresna berri baten inaugurazioa Ariègeko Pirinioetan

21/06/2018

Udako eguzkipean eta Ariègeko Pirinioen bihotzean, tokiko hautetsiak, abeltzainak eta nekazaritzako langileak, baita espazio naturalen kudeatzaileak ere, batu egin ziren, iratzeak apurtzeko arrabola inauguratzeko. Ariègeko Pirinioen Erregio mailako Parke Naturalak eskatu eta diseinatu du. 
Atoian eramaten den 750 kiloko lan tresna honek iratzea apurtzen du, bere haga puskatzaileen bidez eta pisuarekin zapalduz. Ercé herriko abeltzainek probatu zuten tresna, Ajéou-ko goi-lautadan iratze arruntak hartutako lur sail batean. Pirinioen aldapa eta lurrazal kaotikoetara moldatzeko diseinatuta dagoen makina honi esker, abeltzainek irabazi nahi dute azalera gehiago euren lanerako eta, era horretan, ingurune irekien mantentzean parte hartu. 
GREEN programaren Pirinioetako markoan, Ariègeko Pirinioetako Erregio mailako Parke Naturalak aukeratu du iratze arruntaren txilardien kudeaketan lan egitea. Hauek azalera zabalak estaltzen dituzte udako bazketako tarteko eta beheko zonetan. Proiektuak hautetsien eta abeltzain boluntarioen arteko lankidetza estua eskatu du, eta hainbat erronkari erantzuteko egin da: erronka biologikoak, nekazaritza eta artzaintza erronkak eta paisaiari lotutako erronkak. Esperimentua 2016an hasi zen Ercé herrian iratzeak hartutako zenbait sektoreetan. Horren aurretik, sektore horiek paisaia berregokitzeko kudeaketa aktiboa behar zutela iritzi zen. 
Lan tresna berri honen erabilerak Ercé herriko probazko lur-zatietan tresnaren beraren eraginkortasuna neurtzeko balio izango du, nekazariei eta Pirinioetako espazio naturalen kudeatzaileei ingurune horietara egokitutako teknika berriak eskaintzeko asmoz. 

GREEN proiektuko markoaren barruan, landa-lanak hasi dira Lizardoiako (Nafarroa) Erreserba Integralean

24/05/2018

Iragan maiatzaren 24an Lizardoiako Erreserba Integralean (KBE Orreaga – Iratiko oihana – ES2200002) landa-lanak hasi ziren: “Pagadi-izeidien egitura eta flora-aniztasunaren ikerketa, baso-ustiaketa egin den pagadi-izeidien zonekin alderatuz; izeidien eta pagadi-izeidien dinamikari buruzko ikerketa” izenburupean. Ikerketa hauek POCTEFA GREEN proiektuaren baitan egiten dira eta helburu nagusiena da pagadi-izeidien gaur egungo egoera ezagutzea eta euren kontserbazioa bermatzea. Horretarako, honako lan hauek egingo dira:
• Pagadi-izeidi baterako erreferentziazko unada helduak izan behar dituen ezaugarrien definizioa.
• Esku hartu ez diren izeidi eta pagadi-izeidien baso helduen unadaren ezaugarriak eta balorazioa.
• Esku hartu ez den unada eta baso-ustiaketa egon den habitat beraren unadaren arteko alderaketa.
• Erreferentziazko unada guneetako kudeaketa aktibo edota pasiborako proposamenak, kudeatutako basoetan aplikatzeko. 
• Jarraipen metodologiaren definizioa.
Horren ostean, ikertu beharreko unadak aukeratzeko landa bisita egin da. Bisitara joan dira ikerketa esleitu zaion enpresako kideak, GAN-NIK-eko teknikariak, eta Nafarroako Gobernuko basozaintzako teknikariak eta langileak.
Landa bisita hau helburu bera duen antzeko beste bisita batekin osatuko da Aztaparretako Erreserba Integralera (KEB Larra Aztaparreta-ES000123).  

GREEN proiektuko "hezegune eta altuerako urmaelen" (OLETTE, MIJANES)

24/05/2018

GREEN proiektuko "hezegune eta altuerako urmaelen" ekintza 6ko lan-taldea 2018ko maiatzaren 23 eta 24an batu egin zen OLETTE eta MIJANES-en. Lan-talde honi harrera egin zioten Kataluniako Pirinioetako Erregio mailako Parke Naturalak, CEN Ariège-k eta Kataluniako erreserba naturalek. Maiatzaren 23ko goizean, lan jarduna izan zen "zohikaztegien" ekintza monitarizatzeko protokoloa balioztatzeko. Gainera, GREEN-eko bazkideek monitarizatu dituzten zohikaztegiak. 2018ko lan programa aurkeztu egin zen, baita proiektuaren hainbat ikuspuntu ere. Maiatzaren 23ko arratsaldea, berriz, "mendiko lakuen" ekintzan jardun zuten, 2018an jarraituko duten lakuak zehaztuz, baita horien inbentariorako protokoloa ere. Aurkezpen hauek balio izan zuten hainbat elkartrukeetarako ekintza honen gaineko esku-hartzearen metodologia hobetzeko. Maiatzaren 23ko jarduna Kataluniako Pirinioetako Erregio mailako Parke Naturalaren etxera egindako bisitarekin amaitu egin zen, baita Rotja-Vallée elkarteak antolatutako tokiko produktuen dastatze batekin ere. Maiatzaren 24an GREEN proiektuko bazkideak Mijanès herriko Riou Pla zohikaztegiaren landan bildu egin ziren. Izan ere, helburua zen CEN Ariége-rekin ondare inguru honetan gauzatutako kudeaketa esperientziak elkartrukatzeko, baita GREEN proiektuaren markoan garatutako monitorizatzeko protokoloak ere. 

30 aditu elkartzen dira Arantzazun basoek hartzen duten biodibertsitatea aztertu, zaindu eta nola hobetu eztabaidatzeko

14/05/2018

Gipuzkoako Foru Aldundiek, HAZI Fundazioa eta Arabako eta Bizkaiko aldundien batera, GREEN proiektuan parte hartzen du. Pirinioetako naturaguneen mugaz gaindiko lankidetza proiektu bat da, eta antzeko erronkak partekatzen dituzten Espainia, Andorra eta Frantziako bazkideak elkartzen ditu, haien artean egonik Pirinioetako mendiguneko eta inguruko lurraldeak zaintzea, kudeatzea eta balioa agerian jartzea. Maiatzaren 14an eta 15ean, basoetako biodibertsitatea aztertu, zaindu eta hobetzeko lantaldea Arantzazun elkartu zen. Lehendabiziko egunean, lanak basoetako biodibertsitatea ezagutzeko lurralde bakoitzean erabiltzen diren metodoak partekatzera zuzendu ziren, eta helburua izan zen estandar partekatu bat definitzea, gune babestuen kudeatzaileei ingurunerik baliotsuenak identifikatzen laguntzeko. Bigarren egunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, HAZI Fundazioarekin batera, azken urteetan garatu dituen GREEN proiektuan kokatutako ekintzak zuzenean ezagutu dira, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko basoek hartzen duten biodibertsitatea zaindu eta hobetzeari dagokionez, Euskadin ildo horretan garatu diren beste esperientzia batzuekin batera.

PIRINIOETAKO ESPAZIO NATURALAK SAREAN JARTZEKO PLATAFORMAK AURRERA DARRAI

22/03/2018

GREEN proiektuko bazkideak CTFCren egoitzan batzartu egin ziren martxoaren 20an eta 21ean, Pirinioetako espazio naturalen kudeaketa egituren arteko informazio trukeko plataformaren garapenean aurrera egiteko. 
CTFC-k, plataforma garatzeko arduradun gisa, lan jarduna lideratu zuen. Haren helburua izan zen ordura arte egindako lana ebaluatzea eta hurrengo faseetan garatu beharreko edukiak zehaztea. Izandako emaitzek CTFC-ri aurrera egiten laguntzen diote euren erabiltzaileei egokitutako eta erabilgarri izango den tresna bat lortzeko bidean.
Plataforma GREEN proiektuaren markoan sortzen da, Pirinioetako espazio naturalen arteko sare lana sustatzeko asmoz. Horrela, mendi lerroaren bi aldeen arteko kudeatzaileen arteko esperientzia truke eta elkarrekintza bultzatu nahi da. Helburu horrekin, CTFC-k edukien ebaluazioa eta adostasuna sustatzen du plataformaren garapena egiten den bitartean. Horretarako, azken erabiltzaileak izango direnekin mintegiak egiten ditu, euren beharrak eta itxaropenak asetuko dituen erabilera errazeko tresna bat lortzeko asmoz. 

2017

«Aintzirak eta zohikaztegiak» mintegi berria (Blanes)

23/11/2017

2017ko azaroaren 21, 22 eta 23an GREEN proiektuko hezeguneen taldearen hirugarren bilera egin da Katalunian. 
Topaketak Blanesko ikasketa aurreratuen zentroan garatu dira (CEAB-CSIC), bertako ikerketa talde bat proiektuan inplikatuta baitago. Naturalistek eta ikertzaileek osatutako batzorde txiki bat elkartu zen azaroaren 21ean, ur gezatako krustazeoak errekonozitzeko prestakuntza saio batean. Krustazeoak oso adierazle garrantzitsua dira aintziren eta urmaelen osasun egoera ebaluatzeko. Horiei buruzko azterketa funtsezkoa da.
Hurrengo egunetan, proiektuko Andorra, Frantzia eta Espainiako 20 bazkide elkartu ziren, 2017an zehar hezeguneen gaian lortutako emaitzak partekatzeko. Elkartruke horietan aukera egon da datozen hilabeteetan martxan jarri beharreko ekintzak definitzeko.

Proiektuaren batzorde tekniko berria (Tarbes)

17/11/2017

Orain dela 18 hilabete hasi zen POCTEFA GREEN proiektua, eta bazkide guztiak berriro elkartu ziren Pirinioetako Parke Nazionalaren egoitzan, proiektuaren ekintzen aurrerapenen balantze teknikoa egiteko. 
Ekintzen exekuzioaren lehen aldi hau batez ere elkartrukera zuzendu zen: testuinguruak, ezagutzak, praktikak eta erronkak, sarearen benetako dinamika sortzeko. 
“Ezagutzaren” gaian oraindik egiteko asko dagoen arren, ekintzen erritmoa modu konstantean doa aurrera, eta 2018. urtean hainbat ekintza zehatz gauzatuko dira tokian bertan, hiru natur ingurunetan lehengoratze, kontserbatze eta kudeaketa lanak egiteko: basoak, nekazaritza eta artzaintza inguruneak eta laku-zohikaztegietako inguruneak.

“Ungulatu” taldearen bilera (Tarbes)

16/11/2017

Zerbidoak Pirinioetako mendikate ia osoan daude presente, eta habitat ugaritan ibiltzen dira, baina basoa da beraien habitat kutunetakoa. Ungulatu handiak biodibertsitatearen bektore ere badiren arren, eta paisaia irekietan mesede egin dezaketen arren, zerbidoen populazio horiek eragin handia dute biodibertsitatean (basopearen kontsumo selektiboa eta errepikakorra, elikagaietarako lehia ondarearen espezieekin, landarediaren sinplifikazioa eta homogeneizazioa, beste talde edo komunitateen batzuen habitatari eraginez, horien artean egonik intsektuak, hegaztiak, mikrougaztunak…). Nabarmendu behar dugu zerbidoen populazioa orekan egon behar dela basoko habitatak horiek denak hartzeko duen gaitasunarekin, izan ere, sozioekonomian eta ingurumenean ondorio negatiboak izan ditzake, egindako kaltearen intentsitatearen eta errepikakortasunaren arabera. 
Erronka hori GREEN proiektuko lurralde guztiena da, eta bazkideek erabaki dute ekintza zehatz bat abiaraztea, basoko ungulatuek egindako kaltearen eta presio zinegetikoaren arazoa hobeto integratzeko. Horrenbestez, bazkideak 2017-11-16an elkartu ziren Tarbesen, basoko ungulatuen jarraipena egiteko metodoei buruz eta basoa babesteko tresnei buruz eztabaidatzeko. Halaber, proiektuaren lurraldeetan aurreikusitako hainbat ekintza aurkeztu ziren (kalteak ebaluatzeko metodo bateratua, populazioen jarraipena, esklusio partzelen sare bat ezartzea). 

Gipuzkoan (Euskadi) landa lanen hasiera

30/10/2017

Urriaren amaieran, Azkorriko Parke Naturaleko Artaso deritzon inguruan (Oñati), POCTEFA GREEN proiektuak Euskadin egingo dituen aurreneko landa lanak hasi egin ziren. Jarduera, 6 ha duen pagadi bateko inausketa eta pagamotzak sortzean datza. 
Zutargi (candelabro) itxura duten pagamotzek, euskal mendiko pagadietan ordezkaritza nabarmena dute. Ikatza eta egurra sortzeko baso ustiapenean daukate jatorria. Erabilera hau, pasa den mendeko bigarren erdialdean eten egin zen, hortaz arbolak 60-70 urte daramatzate kimatu gabe. Zuhaitz horien interes paisajistikoaz eta kulturalaz aparte, euskal pagadien biodibertsitatearen babesleku dira. 
Kimatzearen ezak, zuhaitz hauek gure basoetan daukaten garrantzia arriskuan jartzen ari dute, urtero kopuru ezanguratsu batek erroak aireratu eta jausten direlako hiltzen dira edo ekaitzek gauzatutako hausturengatik. 
Abian jarri diren jarduerek, arrisku hauek gutxiagotu eta zuhaitzen bizitza luzatzea dute helburu. 

“Basoa” taldearen 2. Landa jardunaldia (Py)

24/10/2017

GREEN proiektuko “basoen” taldearen 2. landa jardunaldia, eragileek euren praktikei, arazoei eta erronkei buruz eztabaidatzeko eta basoen heldutasun biologikoa basoen eguneroko kudeaketaren barruan integratzeari buruz eztabaidatzeko.
Topaketa Py-ko Natura Erreserba nazionalean egin zen, Frantziako Pirinio katalanetan. Zehazki, natura erreserben jarraipen dendrologikoa egiteko protokoloa aurkezteko baliatu zen aukera, eta basoen heldutasun biologikoaren egoera karakterizatzeko kontuan hartu beharreko adierazleei eta mailei buruz eztabaidatu zen. 
Izan ere, gaur egun erreferentziazko hainbat dokumentu eta protokolo daude aldi berean mendikateko lurraldeetan. Horregatik, GREEN proiektuaren helburuetako bat da oinarri komun ba ezartzea, Pirinioei buruzko oinarrizko informazioa edukitzeko, baso masa helduen karakterizazioaren inguruan. 
Lanak aukera eman behar du Pirinioetako biodibertsitatearen sare bat sortzeko, lehenik eta behin, arbolen kontserbaziora zuzendutako laguntza operatibo moduan (barreiatuta zein irlatxoetan daudenak), biodibertsitaterako onak direla  kontuan hartuta (arbola hilak, gainbehera daudenak edo zaharrak).

Askari-animazioa belardietan (Montels)

23/10/2017

Larre naturalak funtsezko rola jokatzen dute nekazaritza estentsiboan, azalera handia betetzen dute eta aberatsak dira espezieei dagokienez (flora, intsektuak, hegaztiak, ugaztun txikiak, etab.), eta Pirinioetako mazizoaren nortasuna markatzen duten artzaintza eta nekazaritza guneak dira.  Mehatxatuta daude, alde batetik, sektorerik irisgarrienen praktikak areagotu direlako, eta, bestetik, nekazaritza bertan behera utzi delako, gehiago edo gutxiago, haranen arabera.
Horregatik, GREEN proiektuak, batez ere 5. ekintza lerroaren bidez, Pirinioetako natur guneetako larreak sustatu nahi ditu eta, horien bitartez, abeltzaintza estentsiboa.
Testuinguru horretan, Ariegeko Parke Natural Erregionalak animazio bat antolatu du, haurrak larre horiek ezagutzera hurbiltzeko: bertako espezieak, nekazaritzan duten eginkizuna, paisaiak, etab. Jolas baten ondoren, larreetako produktuak probatu ahal izan dituzte: mendiko gazta, ziropea eta belar marmelada. Parkeko nekazariek euren lana azaldu diete haur eta gurasoei, baita larreak euren baserrian duen garrantzia ere.

Basoen ekintzaren lehen landa jardunaldiak egin dira (Ariège) 

25-26/09/2017

2017ko azaroaren 25ean eta 26an basoen ekintzaren lehen landa jardunaldiak egin dira, eta helburua izan da bateko eta besteko eragileek iritziak trukatzea basoen kudeaketak dakartzan praktikei, arazoei eta erronkei buruz.
Kasu zehatzak bertatik bertara ikusteko, irailaren 25ean, taldea frantziar estatuarena den baso bat bisitatzera joan zen, Bethmalen (Ariege); izei baso bat da, heldutasun biologiko handia duena. Frantziako Pirinioetako erdialdean “baso helduei” buruz egindako azterketan erabilitako protokoloa aurkeztu zen. Basoen Bulego Nazionalak ere aukera baliatu du azaltzeko erakundeak nola integratzen duen basoen heldutasun biologikoa basoen eguneroko kudeaketaren barruan.
Hurrengo egunean baso pribatuaren gaia landu zen. Okzitaniako Basi Jabetzaren Zentro Erregionalak harizti-pagadi batera eraman zuen taldea, Cerizolen dagoen mendi oinean (Ariege). Frantziako jabetza pribatuaren sektorean egurra mobilizatzeko dauden arazoak landu ziren, aldi berean ingurumenari buruzko osagaiak ere sartuz. Horretarako, protokolo bat aurkeztu zen, baso jabeen artean ikuspegi hori zabaltzeko. Helburua da datu dendrometrikoak karakterizatzea, baina, aldi berean, tresna bat da jabe pribatuak sentsibilizatzeko basoen kudeaketan parametro ekologikoak ere integratu ditzaten.

Kataluniako Pirinioetan zohikaztegi sistemetan babes neurriak eta kalitatearen hobetzea

07-08/2017

POCTEFA GREEN proiektuaren barruan, 2017ko udan martxan jarri dira hainbat ekintza zohikaztegi sistemetan Kataluniako babestutako bi eremutan, Alt Pirineu Parke Naturalean (EA) eta Aigüestortes i Estany de Sant Maurici Parke Naturalean (PNAESM). Ekintza hauen helburua da zohikaztegi sistema oso nabarmen batzuk gehiegizko artzaintzatik babestea, eta, era berean, epe laburrean sistema hauen erantzunak monitore bidez kontrolatzea. Herri hauetan, batez ere, azienda larriak batzen dira, behiak eta zaldiak bereziki. Eragin nabarmenenak dira, belarra jateaz aparte, gorozkiak, lurraren trinkotze orokorra eta estalki begetalean soiluneak agertzea, sistema edafikoa eta sustraien apurketagatik. Presio gehien jasaten duten lekuetan, apurketa hau orokorra da eta lokatzezko azalera nabariak sortzen dira, ur erosio aktiboa dutenak eta oso begetazio barreiatuarekin. Aipatutako aldaketek ondorioak dakartzate zohikaztegi sistemaren funtzionamendu hidrologikoan eta ziklo biogeokimikoetan, baita landare sentikor espezialistak gutxitzean ere.

GREEN proiektuan adostutako prozedimenduak eta Bartzelonako Unibertsitateko Geobotanika eta Begetazioaren Kartografiaren Taldeak egindako plangintzak jarraituz, aipatutako Parkeek bazkatik liberatu dituzte azalera zenbait, hesolak edo burdin-hesiak jarriz, edo kasu batzuetan artzain elektrikoa jarriz. Orain arte, PNAP-eko lau herrietan eta PNAESM-ko herri batean jarri dira martxan, eta horri gehitu behar zaio beste bat (Estanyeres), orain dela urtebete egin zen LIFE LimmoPirineus proiektuaren barruan. Itxitura hauek hainbat tamainatakoak dira (500 m2tik 1200m2tik), herriaren arabera. Eta, kasu guztietan, zohikaztegiko sistemaren zati bati eragiten diote eta, modu horretan, sistemaren habitat guztiak geratzen dira bazkatik liberatutako zonaren barruan zein kanpoan.

Herri guztietan aztertu egin da begetazioa, xehetasunezko inbentario zehatzen bidez eta hurrengo urteetan jarraipena egitea gomendatzen da, esklusio eremutik kanpo zein barruan. Gainera, ur freatikaren maila eta osagai kimikoak ere aztertuko dira. Ikerketa honekin, aipatutako taldeko ikertzaileek zohikaztegiak babesteko ekintzak zientifikoki funtsatu nahi dugu, baita lurraldearen erabilera aldaketei mendiko ekosistemen erantzunari buruz ezagutza sortu ere.

Mugaz gaineko azoka Port de Boeten

26/08/2017

Joan den abuztuaren 26an, bosgarren urtez jarraian, topaketa bat egin zen Port de Boeten, el Parc Natural de l´Alt Pirineu eta Parc Natural Regionel des Pyrenees Ariegeoises parkeen, Vall Ferrerako bizilagunen eta Auzat eta Vicdesos bailarako biztanleen artean. 125 lagun parte hartu zuten jai ekitaldian, Port de Boetera igo eta gero; ibilaldiak 700 edo 1.000 metroko desnibela du, Frantziako aldetik edo Kataluniako aldetik nondik abiatzen garen.  Topaketaren programan zeuden hainbat hitzaldi labur, bertako produktuen dastatzea, eta merkatu txiki bat, aroda, pateak, gaztak, hestebeteak eta artisau lanak erosi ahal izateko.  Ekintzaren balantze ekonomikoa egiazki positiboa da, produktu frantziarretan eta katalanetan egindako inbertsioa 1.800 euro ingurura iritsi baitzen. Gastua parte hartzaile guztiei eskaintzen zaien dastatze menu bat zegoen, topaketaren parte hartzaileek aurrez eskatutako eskariak, eta “Trobadan” zehar antolatzen den goi mailako azoka bat.  

Egitasmoa sendotzen joan da, Poctefa Green eskualdearteko proiektuan integratzeari esker; bertan, nekazaritzako elikagaien eta artisautzako produktuen balioa agerian jartzeko ekintzak sartzen dira, gune irekien kontserbazioari lotuta, eta aurrekontuetan sail jakin bat izan ohi du.

Pirinioetako lakuetan inbentarioa

07-08/2017

Uda honetan Pirinioetako laku batzuk inoiz baino gehiago eta hobeto behatu dira.

Pirinioetako eta Midi-Pyrenees-etako Kontserbatorio Botaniko Nazionala (CBNP) eta Midi Pyrenees-etako Gune Naturalen Kontserbatorioa (CEN Midi-Pyrenees) lanari ekin diote, hainbat eragileren laguntzarekin, hala nola Parke Natural Erregionalen edo Basoen Bulego Nazionalaren laguntzarekin, aukeratu diren laku batzuen kontserbazio egoeraren gaineko ezagutza hobetzeko, proiektuaren barruko ekintzetako bat baita.

2017ko abuztuaren 1ean, Mendebaldeko Pirinioetan, lakuen inbentario batzuk egin ziren Kataluniako Pirinioetako Parke Natural Erregionalaren eta Kataluniako Erreserba Naturalen lurraldearen barruan.  

Berez, inbentarioak dira landareen espezieak erregistratzea eta espezie horiek lakuaren barruan duten banaketa kartografiatzea. Horretarako, apnean espezializatutako bi urpekari (Kontserbatorio Botanikokoak) uretan murgildu behar dira hodiarekin eta hegalekin, espezieen bila. Hurbiletik jarraitzen zaie GPS barimetriko batekin, zeinarekin puntuak erregistratu eta kartografiatzen diren 5 segundoan behin.

CENek, berriz, lakuaren inguruan dauden harkaitzen granulometria aztertzen du, harkaitzetan dauden sedimentuak eta krustazeoak behatzeaz gain. Hainbat lagin hartzen diren unean, Koleopteroek protagonismoa hartzen dute.

Uda honetan Ekialdeko Pirinioetako, Andorrako eta Ariegeko laku batzuk aztertu dira,  eta 2018ko denboraldian azterketak egiten jarraituko da. Erabilitako protokoloak bazkideen artean adostutakoak dira, beste proiektu batzuetan oinarrituta, hala nola Life Limno Pirineus proiektuan.

"Belardi loretsuak"lehiaketa

07/06/2017

“Biodibertsitate aberatsa duten nekazaritzako inguruneen balioespena” izeneko ekintzaren baitan, Goi Pirinioetako Parke Naturaleko belardi loretsuak izeneko lehiaketaren 2017ko edizioa antolatu da Ferrerako haranean. 

Bazkide batzuk elkartu dira batera aritzeko tokiko lehiaketa hau antolatzeko, eta batez ere partzelei nota jartzeko epaimahaia osatzeko.

Lau abeltzainek (hiru gizon eta emakume bat) aurkeztu dituzte beren lursail hautagaiak, biologoek eta agronomo batek eratutako epaimahai baten aurrean. Kataluniako Erreserba Naturalen Federazioko teknikari bat eta Cadi-Moxeiroko Parke Naturaleko beste bat ere egon ziren bertan ikusten, beren lurraldean antzeko lehiaketa bat antolatu nahi dute eta.

Testuinguru horretan, belardi loretsuen lehiaketaren asmoa da azpimarratzea zer garrantzitsua den Pirinioetan natur ondare eta ondare paisajistiko aparta egotea. 

Bideo erreportajea (Katalana)

Batzorde teknikoa (Ordino)

03-04/06/2017

Andorran,  Vall de Sortenyko parke naturalean, berriro elkartu dira proiektuko bazkideak. Bilera ekintzen aurrerapenak ikusteko eta proiektuaren hurrengo etapa nagusiak  balidatzeko egin da. Pirinioetako erdi-erdian kokaturik, Parke Naturalak 1.080 hektareako azalera du, eta sarrioen, orkatzen eta basurdeen babeslekua da. 

Flora aberatsa dauka, 800 espezie fanerogama baino gehiagorekin. 50 espezie baino gehiago Pirinioetako endemikoak dira, eta txori eta tximeleten espezie ugari aurkitzen ditugu bertan, baita hezeguneak, zirku glaziarren paisaiak eta baso helduak ere.

Parke naturaleko elementu gehienak interesekoak dira Europako Erkidegoarentzat. Horien artean daude sega belardia, landak, mendialdeko pinudiak eta goi mendietako belardiak, horietako batzuk lehentasunezkoak izanik, esaterako, goroldio esfagnoz eratutako istingadiak.

Lankidetzarako plataformak Pirinioetako naturaguneen eta biodibertsitatearen kudeaketa indartuko du

24-25/04/2017

Joan den apirilaren 23 eta 24an lan mintegi bat egin zen Kataluniako Basoen Zentro Teknologikoaren (CTFC) Biodibertsitate departamentuan garatzen ari diren plataforma telematikoari buruz.

Plataformak tresna izan nahi du naturaguneak kudeatzen dituzten egiturentzat, Pirinioetako biodibertsitatearen kontserbazioan lankidetzan aritzeko ahalmena indartzeko.

Plataformak eskainiko duen elkarrizketa eta esperientziak trukatzeko guneak kontuan hartuko du biodibertsitatearen kontserbazioa bat etorri behar dela landa inguruneen garapen sozio-ekonomikoekin. Katalunia, Andorra, Frantzia, Nafarroa et Euskadiko naturaguneak kudeatzen dituzten erakundeetako kideak izan ziren mintegiak, CTFCren egoitzan, Solsonan.

Plataformak tresna baliagarri eta erabilerraza izan nahi du kudeatzaileentzat eta beste erabiltzaile batzuentzat. Horregatik, tresna garatzen ari den taldeak edukiak sortzeko eta erabiltzaileek interakzioan jarduteko erraztasuna lehenetsi du. CTFCko Biodibertsitate departamentuko buru Gerard Botak azaldu duenez, “asmoa da plataformaren erabiltzaileak plataformaren beraren jabe bihurtzea”.

Pirinioetako naturaguneek kasu askotan arazo komunak dituztenez, plataforma funtsezkoa da irtenbideak konpartitzeko, baina baita akatsak partekatzeko ere, guztion artean natur ondarearen kontserbazioa hobetzeko.

Biodibertsitatearen aldeko baliabideen kudeaketa agro-pastoralen mintegi teknikoa

14-15/03/2017

GREEN proiektuaren 5. ekintzaren baitan mintegi bat egin da Miglosen, Ariegeko Pirinioetako PNRan. Mintegian 40 bat pertsonak parte hartu zuten, eta 2 egunetan aritu ziren lanean, nekazaritzako eta artzaintzako inguruneak babesteko proiektuak abian jartzeko egitasmo berritzaile batean. Mintegian mendikateko leku askotatik etorritako parte hartzaileek parte hartu dute, eta ezagutzak trukatu eta guneak kudeatzeko metodo bateratu bat landu ahal izan dituzte, hainbat interbentzioren bitartez, ekoartzaintzaren, larretze tekniken eta suaren inpaktuaren gainean, eta bertatik bertarako bisita baten bitartez. Lanok agerian utzi dute Pirinioetan, oro har, nekazaritzako eta artzaintzako inguruneen kudeaketan, hasieratik, tokiko eragileen arteko trukeak ahalbidetzen dituzten proiektuak sartu behar direla, faktore soziala kontuan hartuta.

2016

Bertizeko Jaurerriko Parke Naturalaren batzorde teknikoa (Nafarroa)

28-29/11/2016

2016ko azaroaren bukaera aldean, GREEN proiektuko bazkideak Bertizeko Jaurerriaren Parke Naturalean elkartu ziren, Bidasoa ibai bazterrean, Nafarroako mendebaldeko Pirinioetan. Parkeak 20.140 hektareako landare azalera du, eta Nafarroako Gobernuaren eskura pasatu zen 1949an, Pedro Ciga Bertizko azken jaunak oinordetzan  utzita, eta Nafarroako  Gobernuak Parke Naturaltzat sailkatu zuen.

Topaketa aukera ona izan zen ekitzen aurrerapenaren berrikuspen teknikoa egiteko, proiektua hasi eta 6 hilabetera, eta aukera eman zuen halaber Parke Naturalaren zati bat bisitatzeko; bertan biodibertsitate aberatsa dago, baina espezie exotikoen inbasioari aurre egin behar dio (norteko haritza), eta habitat naturalen homogeneizazioaren arazoari.

Laku eta zohikaztegien taldearen mintegia (Tarbes)

16-17/11/2016

2016ko azaroaren 16an eta 17an, 40 parte hartzaile inguru elkartu ziren txandaka Tarbesen, Pirinioetako Parke Nazionalaren egoitzan, Pirinioetako laku eta zohikaztegien gainean mintegi bat egiteko. 

Topaketa horrek hau ahalbidetu zuen batez ere:

  • Inbentario espezifikoen xede izango diren fauna eta floraren talde taxonomiko batzuk markatzeko esparru metodologiko bat eta proposatutako orientabideak balidatzea.

  • Ekintzaren eremuko lana zer gunetan egingo den identifikatzen lagunduko duten elementu metodologikoak zehaztea.

  • Pirinioen mailan (Espainia aldean eta Frantzia aldean) garatzen ari diren programa zientifiko guztien gainean informazioa eskuratzea, GREEN esparruko gogoeta elikatu baitezakete.

  • POCTEFA programa osagarri bien arteko erlazio bat sortzea: REPLIM eta GREEN.

Parc National des Pyrénées

Basoen taldearen mintegi teknikoa (Foix)

13-14/10/2016

GREEN proiektuaren “Basoak” lantalde osoa Foixen elkartu zen lan saio bat egiteko. Lan saioaren helburua zen, batetik, hobeto elkar ezagutzea eta bazkideek baso biodibertsitatearen gainean egingo duten lanaren lehentasunezko ardatzak finkatzea eta, bestetik, hurrengo ekintzen etapak gauzatzeko esparrua finkatzea. Mintegiaren lehen fasean zehaztu eta bildu ahal izan ziren bazkideek “basoko biodibertsitatearen definizioaren” gainean dituzten kontzeptuak.

Horien artean nabarmendu ziren “baso habitatak eta  espezie espezifikoak”, “heterogeneotasun bertikala (zuhaitzak) eta horizontala (paisaiak, mosaikoa)", "biologikoki heldu diren zuhaitzen edota populazioen bilbea” eta “kudeaketa egokitu” bat. Mintegiaren bigarren fasearen helburua zen gogoeta egituratzea, eta baso kudeaketaren gainean dauden erronken eta metodo eta tresnen gaineko informazioaren kapitalizazioa antolatzea, proiektuaren lurralde guztietako biodibertsitatea eta jarduerak errazteko.

Mugaz gaindiko merkatua

27/08/2016

2016ko abuztuaren 27an, larunbata, Ariegeko Pirinioetako PNRak eta Goi Pirinioetako Parke Naturalak 4. Topaketa antolatu zuten Boët mendatean. Ariegeko eta Kataluniako ekoizleek beren haranetako hainbat produktu ekarri zituzten : gaztak, marmeladak, hestebeteak, gozogintzako produktuak, amuarrain ketuak, artisau lanak... Produktuak mandoekin garraiatu ziren, eta parte hartzaileek haiei jarraitu zieten mendaterako igoeran. 

Nekazaritza eta artzaintzako paisaien multzo bat mantentzeko, oso metodo ona da Ariegeko Pirinioetako eta Goi Pirinioetako lurraldeen artean dauden harreman estuak bultzatzea, gogoratuta tokiko produktuen balioespena bektore garrantzitsua dela mendialdeko inguruneetako biodibertsitatea babesteko.

Proiektua abiarazteko bilera

19/07/2016

2016ko uztailaren 19an POCTEFA GREEN proiektuko bazkideak elkartu egin ziren Montelsen, Ariegeko Pirinioetako PNRaren egoitzan, proiektu anbiziotsu honi hasiera emateko. Proiektua 3 urtez arituko da lanean, Pirinioetako naturaguneak sarean jartzeko asmoarekin. 

Erakunde kideetako ordezkariek elkar ezagutzeko aukera eduki zuten, baita beren espektatibak partekatzeko eta proiektuaren ekintzak lantzen hasteko ere.

bottom of page