top of page

GREEN proiektua mugaz gaindiko lankidetza proiektu bat da, Pirinioetako naturaguneen artekoa. Espainia, Andorra eta Frantzian antzeko erronkak partekatzen dituzten bazkideak elkartzen dira, horien artean egonik Pirinioetako Mazizoko lurraldeak babestea, kudeatzea eta bere balioa agerian jartzea.

Denon borondatea da lankidetzan aritzea, erronka komunei elkarrekin erantzuteko

Proiektua Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (FEDER) kofinantzatu du %65ean, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua da Espainia, Frantzia eta Andorra arteko mugako eskualdearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Laguntzaren xedea da mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzea, lurralde garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bitartez.

Halaber, proiektua finantzatzen dute baita ere Frantziako Estatuak, Occitanie Kontseilu Erregionalak, Nouvelle-Aquitaine Kontseilu Erregionalak eta bazkideen autofinantzaketak.

bottom of page