GREEN programaren ondoren, mendiko lakuetan ekintzak egiten jarraitzen dute
Izan ere, programan hasitako dinamikak eta bazkideen motibazioa direla eta, Pirinioetako lakuei buruzko ikerketekin jarraitzen dute.
2020. urtea puntu garrantzitsu batzuen bidez laburbildu daiteke:
Inbentarioen jarraipena. Osasun-testuingurua gorabehera, hamar bat laku inbentariatu dira Pirinio garaietan eta Ariègen. Asmoa da inbentarioan jasotako lakuen laginketa handitzea, uretako faunaren eta ur-floraren ezagutza hobetzea eta natura-guneen kudeatzaileei informazioa zabaltzea.
Trukeak "Lacs sentinelles des Alpes" Interes Zientifikoko Elkartearekin. Mendiguneen arteko inbentarioetarako eta jarraipenerako protokolo komunak diseinatzeko trukeak egiten ari dira. Halaber, elkartrukeak hasi dira Pirinioetako gobernantza hobetzeko eta argitzeko mendiko aintzira-ekosistemen ezagutzaren eta kontserbazioaren arloan.
CBNPMPk, Pirinioetako eta Alpeetako bazkide guztiekin lankidetzan, mendiko aintzira-ekosistemen kontserbazio-arazoei buruzko laburpen bibliografikoa egin du. 200 erreferentzia baino gehiago zerrendatu eta aztertu ziren. Lan hori elkargoko argitalpen akademiko baten bidez sustatzea aurreikusi da 2021eko lehen seihilekoan.
Ariègen 2 eguneko topaketa/prestakuntza antolatu zen Frantziako Itsaspeko Ikasketa eta Kirol Federazioko apnea irakasleekin.
Urpekariek, botanika arloan egindako aurrerapenei eta beren gaitasunei esker, ia 15 metroko sakoneran Characeae aurkitu ahal izan zuten. Eurek gabe ezingo genituzkeen topatu. Gainera, 2020an, CBNPMPko bi urpekariek 0 aipameneko B motako urpekari profesional kalifikazioa lortu zuten.
Azkenik, CBNPMPk, PNPk, CEN Occitaniek eta Marc Venturak (CESIC) Green programaren esparruan bildutako datu guztiak balioztatu dituzte. Horri dagokionez, Orleanseko Unibertsitateak antolatutako “Lakuak era urmaelak: paisaiaren ulermena, kudeaketa eta balorizazioa” konferentzian hitzaldi bat aurkezteko hautatu gintuzten. Dagoeneko idatzi da 25 orrialdeko argitalpen kolegiatu bat, 2021eko lehen seihilekoan Dynamiques environnementales aldizkarian atera beharko litzatekeena.
Hona hemen informazio gehiago:
Parc Natural de l´Alt Pirineu eremuaren barruan zohikaztegien jarraipen-lanak egitea
2020an Grup de Recerca de Geobotànica i Cartografia de la Vegetació (GEOVEG) izeneko taldeak eta Institut de Recerca de la Biodiversitat (IRBio), Universitat de Barcelona erakundeak instalazio eta jardueren jarraipen-lana egin dute GREEN proiektuaren barruan. Artzaintza presioa edota maiztasuna murrizteko instalatutako itxituren erresistentzia egiaztatu zen, eta horren inguruko landaredia inbentarioak egin ziren, aurreko urteetan Bordes de Bedet, Pallerols, Pla de Boët eta Estany de Mollàs herrietan egin zen moduan. INFO
GREEN proiektuak aktibo jarraitzen du Euskadiko Eremu Irekien kudeaketan.
2019ko abenduan bukatu zen arren, GREEN proiektuak eremu irekietan abiatutako jardueretako batzuek indarrean jarraitu dute 2020an Euskadin. Zehazki, karduaren (Cirsium eriophorum) kontrolerako tekniken monitorizazioarekin jarraitu zen, Gorbeiako Parke Naturalean, eta kontrol-proba bat egin zen iratzeak apurtzeko tresnarekin (proiektuan PNR Pyrénées Ariègoises-ek egokitutakoa) uztailean, babestutako natur eremu horretan, iratzeek inbaditutako 70 hektareatan. Neiker Tecnalia erakundeak jarduera biak ebaluatu zituen, eta LIFE OREKA MENDIAN proiektuak finantzatu zituen zati batean.
Ungulatuek Gorbeiako Parke Naturaleko basoen birsorkuntzan izan dezaketen eraginaren jarraipena zabaldu da.
POCTEFA GREEN (2016-2019) proiektua indarrean egon zen urteetan, proiektu horretan parte hartzen zuten bazkideen artean jarraipen-protokolo bat adostu zen. Horren helburua zera izan zen: etxeko abereek eta basoko ungulatuek Pirinioetako basoen birsorkuntzan duten eragina neurtu eta baloratzea. 2019an Bizkaiko Foru Aldundiak 6 partzela finko jarri eta neurtu zituen (3 salbuespenekoak eta beste 3 kontrolekoak) Arimekorta mendian (Zeanuri), Gorbeiako Parke Naturalaren Bizkaiko aldean. 2020an zegozkion neurketak egin ziren aurreko partzeletan, eta, gainera, lagin kopurua bikoiztu zen, Arabako Foru Aldundiak ere azterketarekin bat egin zuelako eta beste 6 partzela jarri zituelako babestutako eremu berean, baina Arabako aldean. Partzela horiek Baranbio, Sarria eta Etxaguenen jarri ziren, zehazki.
Coma de Juverri inguruan sastrakak kentzeko lanaren bidez larre zaharrak berreskuratu eta belarrez estali aurreko ebaluazioa (Parque Natural del Alt Pirineu)
Coma de Juverri eremua Ribalerako mendi publiko komunalean dago. Kalitate oneko larreen eremu tradizionala da (Nardus stricta), eta azken hamarkadetan ipuru sastrakek (Juniperus communis) eta pinu beltzek (Pinus uncinata) kolonizatu dute, modu naturalean. Larreak berreskuratzeko lanen justifikazioak honakoak dira: gaur egun oraindik ere eremu horretan dagoen abeltzaintza-jarduera, abeltzainek larre horiek erabiltzeko borondatea eta oraindik ere mantentzen diren belar-larreen kalitate ona. Helburua zera da: berreskuratzen diren eremuak egun larre moduan mantentzen direnen kalitate-maila lortzea. Hori dela eta, ipuru-orpoak erauzteko lanak burutzen ari da, basoko traktore batekin eta urrunetik gidatutako makina birringailu batekin (malda handieneko lekuetan), Coma de Juverriko 4,90 hektareako azalera batean. Orpo batzuk utzi dira, biodibertsitatea mantentze aldera. Kataluniako Basoko Teknologia eta Zientzia Zentroaren bidez jarraipen zientifikoa egin ahal izateko, 60 ipuru-orporen geoerreferentzia hartu da, lanaren aurretik. Jarduerari ekin aurretik, larreen karakterizazio lana egin da GREEN proiektuan ezarritako metodoaren arabera, kalitatezko erreferentzia bat lortzeko, honakoak kontuan izanda: Artzain Balioaren metodoa, lurzoru biluziaren estaltzea eta larre bihurtutako sastraka-eremuek lortu beharreko biodibertsitate indizeak.
Mendiko lakuei buruzko erakusketa hezitzailea
Mendiko lakuetako biodibertsitatearen inguruko ezagutza zabaltzeko eta elementu horiek babesteko asmoz, ezaugarri ezberdinak (altitudea, eta abar) dituzten Pirinioetako 36 lakuren inguruko landare eta animalien inbentarioak egin dira.
Bildutako datuak aztertuta, elementu adierazgarrienak identifikatu dira (animalia eta landare espezieak eta lekuak) biodibertsitatea zaintzeko lanak abiatzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko. Izan ere, mendiko lakuen inguruko elementuek berebiziko garrantzia dute. Pirinioetako aintzira-eremuekin lotutako erronkak planteatu eta sentsibilizatzeko helburuarekin, Pirinioetako Parke Nazionalak 6 poster egin ditu gaztelaniaz, mendiko lakuen aberastasuna, burututako ekintzak eta gizakion jarduerak ikusarazteko:
Frantziako Pirinioetako lakuen flora eta begetazioari buruzko lehen sintesia, XII Col-loqui Internacional de Botànica Pirenaica-Cantàbrican aurkeztua
Mendietako lakuak dira Pirinioetako gai karismatikoenetako bat, baina jarraitzen dute izaten ekosistema nahiko ezezagunak. Inbentario botanikoak ez dira asko eta sarritan ez dira oso zehatzak. Apnea bidez egindako prospekzioari esker, fauna honen gaineko ikuspegiak nabarmen hobetu zuen. 100dik gora lakuko lagina egin zen 2013 eta 2018 artean, haietako asko GREEN markoaren barruan. Beraz, 2019ko uztailean egindako XII. Coloquio Internacional de Botánica Pirenaico-Cantábrican aurkeztu egin zen Frantziako Pirinioetako lakuen florari buruzko lehen katalogoa (briofitoak, karazeak, trakeofiloak), baita begetazioari buruzko lehen ikerketa ere. Orain kontsultatu ahal dira solasaldiaren aktak hemen:
Pirinioetako basoetan zerbidoek daukaten eragina frogatzeko partzelen sare baterantz
05/07/2018
Llavorsin, Alt Pirineu-ko Parke Naturaleko egoitzan, “basoa” ekintzako hainbat bazkide batu ziren eta egun batean zerbidoen erasoen kontra Pirinioetako basoak babesteko lana egin zuten. Izan ere, zerbidoak (oreina eta orkatza) presente daude Pirinioetako kate osoan eta hainbat habitatetik ibiltzen dira, haien artean basoak dira erabilienetako batzuk.
Zerbidoek kontsumitzen dute, modu selektibo eta jarraian, oihanpeko begetazioa kimatzearen altuerara arte, belar eta zurezko espezien hazkundea mugatzen dute, eta elikadura lehian sartu daitezke beste ondare-espezie batzuekin, hala nola, basoilar, larreoilo eta ornogabe belarjale batzuekin. Basoaren egitura eta osaketa ere eraldatzen dute, begetazioaren estratifikazioaren sinplifikatze eta homegeneizazioarako joera indartuz eta beste talde edo komunitateren habitatei eraginez: intsektuak, hegaztiak (kabia egiteko leku potentzialak gutxituz eta ikusmen-babesa gutxituz), mikrougaztunak, ….
Hori dela eta, GREEN proiektuaren inguruan batutako espazio naturalen kudeatzaileek sortu dute jarraipena egiteko 50 partzelen sarea (kontrol partzela moduko esklusio partzela bat edo batzuk dituztenak). Partzela hauen helburua da ungulatuen eraginak aztertzea basoaren leheneratzean, mehatxatutako begetazioaren gainean edo basoilar bezalako espezieekin duten elikadura lehiaren gainean.



Parc Natural de l´Alt Pirineu-ko Ekoizleen 7. Azokan eta Arrós de Cardós Araneko Arrazararen XII. Lehiaketa Morfologikoan arrakastatsua izan da bisitarien kopurua
27/05/2018
.Iragan igandean, maiatzak 27, Arrós de Cardós herri txikiak ehunka bisitari hartu zituen Parc Natural de l´Alt Pirineu-ko Ekoizleen 7. Azokan eta Arrós de Carós Araneko Arrazararen XII. Lehiaketa Morfologikoan.
Azoka Esterri de Cardós-eko udalak eta Parke naturalak antolatu zuten eta balioan jarri nahi ditu lehen sektorea eta bertako nekazaritza eta artisautza produktuak. Urte honetan, ACORArekin batera, Araneko Arrazaren XII. Lehiaketa Morfologikoa ere antolatu dute.
Azokaren ekitaldi nagusia da artisautza eta nekazaritzako produktuen merkatua. Merkatuan hogei bat postuk hartu dute parte, tokiko nekazaritza ekoizleak eta Pyrénées Ariégeoises-eko Erregio mailako Parke Naturaleko ekoizleak, artisauak eta POCTEFA GREEN proiektuko elkarteak. Gainera, lurraldeko elkarterik esanguratsuenek ere hartu dute parte: Mendiko Basoen Proiektua, Cardós haraneko kultur, kirol eta hiritar elkartea, eta Xisqueta lantegiko elkartea.
Azkenik, Parc Natural de l’Alt Pirineu-ko loredun larreen 2017ko lehiaketako sariak banatu dira, Vall Ferreran garatu zena. Irabazlea Feliu Juarez SCP Aréu-ko Casa Escarré-koa, Plan de la Selvan duen larreagatik. Larre honek hartu du parte, gainera, loredun larreen Pirinioetako alde bietako lehiaketan. Lehiaketa hau POCTEFA GREEN proiektuaren barruko lehiaketa da eta laugarren egin du. Irabazlea Andorrako Casa Soldevila izan da, Planes de Canillo aldean duen larreagatik. Lehiaketa hauetan kontuan hartzen da larreen balio ekologikoa, baina baita larreen bazka-balioa ere.
Eguerdi aldera herri bazkaria egin da eta 300 pertsonak hartu dute parte. Bertako produktuekin egin da bazkaria. Azoka osatzeko, umeak eta familiak kontuan hartzen dituzten ekitaldiak ere antolatu dituzte. Azoka amaitzeko "Una mano de cuentos" ume-ikuskizuna egon da, baita opila eta txokolatea guztientzako ere, eta Pirinioetara Herc-aren itzuleraren gaineko hitzaldi dibulgatzailea, PNR Pyrénées Ariégeoises-eko Jordi Estebek emana.
Iratze arruntaren kolonizazioaren kontrako borroka tresna berri baten inaugurazioa Ariègeko Pirinioetan
21/06/2018
Udako eguzkipean eta Ariègeko Pirinioen bihotzean, tokiko hautetsiak, abeltzainak eta nekazaritzako langileak, baita espazio naturalen kudeatzaileak ere, batu egin ziren, iratzeak apurtzeko arrabola inauguratzeko. Ariègeko Pirinioen Erregio mailako Parke Naturalak eskatu eta diseinatu du.
Atoian eramaten den 750 kiloko lan tresna honek iratzea apurtzen du, bere haga puskatzaileen bidez eta pisuarekin zapalduz. Ercé herriko abeltzainek probatu zuten tresna, Ajéou-ko goi-lautadan iratze arruntak hartutako lur sail batean. Pirinioen aldapa eta lurrazal kaotikoetara moldatzeko diseinatuta dagoen makina honi esker, abeltzainek irabazi nahi dute azalera gehiago euren lanerako eta, era horretan, ingurune irekien mantentzean parte hartu.
GREEN programaren Pirinioetako markoan, Ariègeko Pirinioetako Erregio mailako Parke Naturalak aukeratu du iratze arruntaren txilardien kudeaketan lan egitea. Hauek azalera zabalak estaltzen dituzte udako bazketako tarteko eta beheko zonetan. Proiektuak hautetsien eta abeltzain boluntarioen arteko lankidetza estua eskatu du, eta hainbat erronkari erantzuteko egin da: erronka biologikoak, nekazaritza eta artzaintza erronkak eta paisaiari lotutako erronkak. Esperimentua 2016an hasi zen Ercé herrian iratzeak hartutako zenbait sektoreetan. Horren aurretik, sektore horiek paisaia berregokitzeko kudeaketa aktiboa behar zutela iritzi zen.
Lan tresna berri honen erabilerak Ercé herriko probazko lur-zatietan tresnaren beraren eraginkortasuna neurtzeko balio izango du, nekazariei eta Pirinioetako espazio naturalen kudeatzaileei ingurune horietara egokitutako teknika berriak eskaintzeko asmoz.
GREEN proiektuko markoaren barruan, landa-lanak hasi dira Lizardoiako (Nafarroa) Erreserba Integralean
24/05/2018
Iragan maiatzaren 24an Lizardoiako Erreserba Integralean (KBE Orreaga – Iratiko oihana – ES2200002) landa-lanak hasi ziren: “Pagadi-izeidien egitura eta flora-aniztasunaren ikerketa, baso-ustiaketa egin den pagadi-izeidien zonekin alderatuz; izeidien eta pagadi-izeidien dinamikari buruzko ikerketa” izenburupean. Ikerketa hauek POCTEFA GREEN proiektuaren baitan egiten dira eta helburu nagusiena da pagadi-izeidien gaur egungo egoera ezagutzea eta euren kontserbazioa bermatzea. Horretarako, honako lan hauek egingo dira:
• Pagadi-izeidi baterako erreferentziazko unada helduak izan behar dituen ezaugarrien definizioa.
• Esku hartu ez diren izeidi eta pagadi-izeidien baso helduen unadaren ezaugarriak eta balorazioa.
• Esku hartu ez den unada eta baso-ustiaketa egon den habitat beraren unadaren arteko alderaketa.
• Erreferentziazko unada guneetako kudeaketa aktibo edota pasiborako proposamenak, kudeatutako basoetan aplikatzeko.
• Jarraipen metodologiaren definizioa.
Horren ostean, ikertu beharreko unadak aukeratzeko landa bisita egin da. Bisitara joan dira ikerketa esleitu zaion enpresako kideak, GAN-NIK-eko teknikariak, eta Nafarroako Gobernuko basozaintzako teknikariak eta langileak.
Landa bisita hau helburu bera duen antzeko beste bisita batekin osatuko da Aztaparretako Erreserba Integralera (KEB Larra Aztaparreta-ES000123).